Menu
Abrir

BANKU ETIKOA AURREZKI KONTUA, EGIN ZAITEZ BEZERO

Banku Etikoa Aurrezki Kontua aktibatzea erraza da, eta banku-zerbitzuen alorrean dituzun beharrizanei erantzuteko gai da: Internet bidezko bankua, kontuen administrazioa, zerbitzuak helbideratzea, ordainketak/transferentziak...

Zure aurrezkiek babestu egiten dituzte pertsonen ongizatea, ekonomia soziala eta solidarioa, nazioarteko lankidetza, bidezko merkataritza, ingurumena eta kultura. Finantzatzen diren proiektu guztiak webgunean argitaratzen dira.

Ezaugarriak

“Egin zaitez bezero” 18 urtetik gora dituzten, bezeroak ez diren, espainiar herritartasuna duten eta Espainian bizi diren pertsonei zuzenduta dago.

“Egin zaitez bezero” hainbat produktuk osatzen dute; hauek, besteak beste:

  • Kontu korrontea.
  • Internet bidezko bankua, ordainketak egiteko eta eragiketa guztiak Internet bidez kudeatzeko.
  • Zordunketa-txartela.

Baldintza nagusiak

Fiare Banku Etikoko bazkideak Bazkide ez diren pertsonak

Mantenu-komisioa

  • Doan, 12 hilabetetan 50 idazpen baino gehiago eginez gero.
  • Urtean 12 €, 12 hilabetetan 50 idazpen baino gutxiago eginez gero.
Comisión de mantenimiento
  • Urtean 12 €, 12 hilabetetan 50 idazpen baino gehiago eginez gero.
  • Urtean 24 €, 12 hilabetetan 50 idazpen baino gutxiago eginez gero.
Urteko likidazio-maiztasuna, urte bakoitzeko abenduaren 31n. Urteko likidazio-maiztasuna, urte bakoitzeko abenduaren 31n.
Zordunketa-txartela: 15 € urtean (jaulkipena barne).
Rural Kutxa Taldeko eta Laboral Kutxako diruzain guztietan atera ahalko duzu dirua, 0,80 €-ko komisioarekin.
Zordunketa-txartela: 15 € urtean (jaulkipena barne).
Rural Kutxa Taldeko eta Laboral Kutxako diruzain guztietan atera ahalko duzu dirua, 0,80 €-ko komisioarekin.
Hilero, lehenengo bost SEPA transferentziak doan izango dira.  

Kontu korrontea ireki duenak bazkide ez den pertsonaren baldintzak izango ditu.
Bazkidea bazara, eskatu zure sukurtsalari kontu korrontean bazkideen baldintzak aplikatzeko. Bide hauek erabil ditzakezu:

Inprimakia bete ondoren, hainbat mezu elektroniko jasoko dituzu automatikoki; bertan, hurrena eman beharreko urratsak azalduko zaizkizu.

_______________________________

Une honetan, “Egin zaitez bezero” sarbidea eta informazio-agiriak gaztelaniaz baino ez daude eskuragarri. Datozen hilabeteetan beste hizkuntza batzuetan ere jarriko ditugu hemen.

Barkatu eragozpenak.