Menu
Abrir

Bazkideen lurralde-antolakuntza

Pertsonak Banca Etican bazkide egin daitezen, Para facilitar que las personas se hagan socias de Banca Etica, tokian (Tokiko Taldea eta Lurralde-Ekimen Taldea – LET), Area mailan (Areako koordinazioa eta Areako Forum) eta Area desberdinen lotura mailan (Interforum).

Tokiko Taldea eta LET

Tokiko Taldeek eskualde bateko bazkideak (pertsona fisikoak eta juridikoak) biltzen dituzte. Batzarrean bilduta, LET (Lurralde-Ekimen Taldea) aukeratzen dute, 3 eta 11 kide artean dituena. Talde horiek koordinatzailea aukeratzen dute. LET, egitate-elkarte modukoa dena, finantza-etikoen kultura zabaltzea du helburu, lurraldeko beharrak, eskakizunak eta lehentasunak asetuz eta Bankuaren jarduerari buruzko informazioa bermatzen du. LETeko koordinatzaileek Fiare Areako eta Italiako ipar-mendebaldeko, ipar-ekialdeko, zentruko eta hegoaldeko partaide dira. Areako koordinazioa osatzeko biltzen dira eta euren Areari dagokiena aukeratzen dute. Azken honek Areako Forumean parte hartzen du bazkideen ordezkari modura.

LETeko orrialdek bisitatzeko, klikatu www.fiarebancaetica.coop/contacto/git

Areako Forum

Areako Forum tokiko beharrei erantzuna emateko sortu da eta era berean, lurraldean zehar errotu eta koordinatutako ekintza bat garatzeko. Botere, zeregin eta funtzioen deszentralizazioak, Banca Eticaren helburu estrategikoa izanik, Areako Forumean dauka Bankuko jardueraren 4 mailen sintesia: elkarkorra, hezigarria, eraginkorra eta politikoa. Forumeko eginkizun nagusiak honakoak dira:

-lurraldeko beharrak eta proposamenak jaso eta aztertu, horiek puntualki ase ahal izateko bankuari jarraibideak eskainiz.

-Eskualdeekin eta Bankuko bazkideekin harremanak sustatu eta tokiko erakundeekin ekintza sinergiko bat garatu.

-gizarte- eta kultura-irtenbideak antolatu eskualdean.

Interforum

Interforum, 5 Areako Forumen topaleku eta eztabaidarako gunea dena, kontsultarako eta proposamenak egiteko erakundea da, bankuko hainbat jardueren antolakuntza-prozesuak abian jarri, ikuskatu eta berrikusteko beharrezko tresna da.

Zeren zain zaude?

Demokrazioa ekonomikoko gure proiektuan parte hartu zuk ere. Ezagutu nola bazkide egin edo harremanten jar zaite zure eskualdeko Banca Eticako bazkideen Lurralde-Ekimen Taldearekin.