Administrazio Kontseilurako 2016ko hauteskundeak - eguneratzeak

Administrazio Kontseilurako 2016ko hauteskundeak - eguneratzeak

Parte-hartze zerrendarako hautagaiak

Otsailaren 10ean amaitu zen parte-hartze zerrendarako hautagaitzak aurkezteko epea. Post honetan hautagaien zerrenda argitaratuko dugu, bai eta «Con Biggeri por la Banca Etica» zerrendaren Batzorde Sustatzailearen berri bat ere.
 

Hautagaien zerrenda

Hona hemen hautagaien zerrenda, horien curriculumak eta testu- edo bideo-formatuan bidali nahi izan dizkiguten botorako gonbidapenak ere:

Parte-hartze zerrendaren BatzordeSustatzaileak Ugo Biggeri(curriculuma) izendatu du presidente izateko hautagai gisa, eta, beraz, ezingo da hura aukeratu martxoaren 4ko, 5ko eta 6ko bozketetako hautagaien zerrendan.

Bozkatzeko modua

Bazkideek beren lehentasunak adierazi ahal izango dituzte martxoaren 4an 5an eta 6an. Bozkatzeko, nahikoa da www.fiarebancaetica.coop/asamblea web orrian sartzea (identifikazio fiskaleko zenbakiarekin eta erregistro-kodearekin -CAG-) eta argibideei jarraitzea.

Banca Eticako bazkide guztiek eman ahal izango dute botoa online beren lehentasunak adierazteko eta beren burua aurkeztu ahal izango dute 9 hautagaien zerrendako kide izateko; kide horiek, hain zuzen, 2016ko maiatzaren 21eko Administrazio Kontseilurako hauteskundeetarako aurkeztuko den parte-hartze zerrenda osatuko dute. Parte-hartze zerrendaren Batzorde Sustatzaileak 9 hautagaien behin betiko zerrenda egingo du, adierazitako lehentasunen arabera eta Banca Eticako Administrazio Kontseilua osatzeko aurreikusitako betebehar kualitatiboak eta kuantitatiboak errespetatuta.

Parte-hartze zerrendaren Batzorde Sustatzailearen berria

Batzorde Sustatzaileak blog bat ireki du helbide honetan:https://perbancaetica.wordpress.com/. Eztabaidarako gune bat da, eta Batzordeak balio-emaileen, bazkideen eta hautagaien ekarpenak jasoko ditu bertan.
Batzordeak, gainera, gure ekarpenak bidaltzera gonbidatzen gaitu (helbide elektronikoa: perbancaetica@gmail.com), eskema honi jarraituz, ahal den neurrian:

  • enpresa-eredua;
  • gobernantza-eredua;
  • Banca Etica banku-talde gisa;
  • Banca Etica eta nazioarteko dimentsioa;
  • beste batzuk.

 

Parte-hartze zerrendari laguntza ematea - 2016ko urtarrilaren 25a

Hauteskunde Araudiaren 22. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Biggeri per Banca Etica parte-hartze zerrendari laguntza emango diotela adierazi dute hauek:

Bazkideen Biltzarrak eta bazkide diren langile lan-kontratudunek ez dute erabakirik hartu Biggeri per Banca Etica parte-hartze zerrendari laguntzearen inguruan, horretarako beharrezkoa den parte-hartzaileen legezko kopurua betetzen ez dutelako.


Parte-hartze zerrenda sustatzeko batzordea eratzea - 2015eko abenduaren 17a

2016ko Biltzarra kontuan hartuta, formalki eratu da Biggeri per Banca Etica Parte-hartze Zerrenda Sustatzeko Batzorde bakarra, Ugo Biggerik, Anna Fasanok eta Peru Sasiak osatuta.

Administrazio Kontseiluko kide guztiek jakinarazi dute hautagai gisa aurkezteko asmoa dutela, Araudiaren 22. artikuluan aurreikusitako baldintzekin bat etorriz eta Araudiaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Administrazio Kontseiluak aurreikusi du Hauteskunde Batzordea izendatzea, Araudiaren 14.6. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Pertsona hauek hautatu ditu: Marina Galati eta Katya Mastantuono, Batzorde Etikokoak; Silvia Zaggia, Onarpen Bulegokoa; Gaetano D'Angelo, Berrikuspen Batzordekoa, eta Fabio Silvia, Zaintza Organismokoa.

Git bakoitzak eta Administrazio Kontseiluko hautagai bakoitzak Hauteskunde Batzordeari eskakizunen aurretiko ebaluazioa eskatu ahal izango dio, eta, horretarako, mezu elektronikoa bidali beharko dio segreteria.generale@bancaetica.com helbidera ( Araudiko 22.3. art.).

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil