TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Etika eta Kooperatiba

Ezagutu Valentzia Bazkideen Batzarrarekin

Valentzian egingo du Fiare Banca Etica erakundeak 2024ko Bazkideen Batzarra, maiatzaren 18an, larunbatean. Aukera paregabea, zalantzarik gabe, hiriaren edertasunaz gozatzeko eta banku etiko honen 25. urteurrena ospatzeko. Zain ditugu lurralde horretako bazkideak, beso-zabalik.

Ekitaldiz betetako asteburua prestatu dugu, eta, besteak beste, monumentu historikoak ezagutzeko bisita gidatuak, kultura-ekitaldiak, bizikidetzarako uneak eta beste ekitaldi asko izango dira.

Maiatzak 16, osteguna 

Babel zinema-aretoetan hasiko dugu topaketa, La Singla dokumentalaren emanaldiarekin. Beste batzuekin batera Fiarek finantzatu duen dokumental hau Paloma Zapatak zuzendu du, eta Feroz sari bat irabazi du; nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu du gainera. Emanaldiaren ondoren, filma ekoitzi duen etxearekin eta Fundación Secretariado Gitano erakundekoekin hitz egingo dugu. 

Ondorenean, zinema-aretoko tabernan zerbait hartzeko aukera izango dugu. 

Maiatzak 17, ostirala

Ostiraleko jarduerak 11:00etan hasiko dira, erreferentziazko zenbait bazkideren eta Fundación Finanzas Éticas patronatuaren arteko mahai-inguru batekin.

12:00etan, ekitaldi bat antolatu dugu Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean, non finantza etikoen kontzeptua azaldu eta Gazteak x Fiare taldea aurkeztuko dugun. 

Arratsaldean, Tomás de los Santos kantautore valentziarraren kontzertua izango da, Valentziako Lorategi Botanikoan, 17:00etatik aurrera. Lorategiko auditorian, “Gizartea eraldatzeko eragile estrategikoak” hitzaldia izango da, 18:00etan, eta ekonomia sozial eta solidarioaren esparruko zenbait erreferentek esku hartuko dute. Gainera, ekitaldi hori Valentzia 2024ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburu egitasmoaren barnean txertatu da.

Maiatzak 18, larunbata

Larunbatean, goizeko 10:00etatik 16:00etara, Valentziako Palau de les Arts gunean elkartuko gara, biltzarra egiteko. Topagune eta partaidetzazko ekitaldi hau aldi berean Italiako bazkideekin konektatuta gauzatuko da, aurten Napolin bildu baitira. Iaz bezala, biltzarrak izaera formala izango du, alde batetik, baina, aldi berean, beste alderdi bat ere izango du, bertaratuen partaidetzan oinarrituta. 

Arratsaldean izango da, 18:00etatik aurrera, eguneko kultura-jardunaldi nagusietako bat: Valentziako hirigunea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira, bezero eta bazkide den Memoria Historikoaren Koordinakundearen eskutik. Bazkideek bi bisita gidatu hauen artean aukeratu ahal izango dute: Valentzia Errepublikanoa edo Valentziako hirigunea. Gainera, igandean ere hirian izango direnek aurreko egunean egin ez duten bisita egin ahal izango dute. 

Topaketa hau amaitzeko, Octubre Kultura Zentroan gainerako bazkideekin afari bat egitea proposatzen dizuegu, partaidetzazko jardunaldi hauek ospatu eta azkena emateko.

Behin-behineko programa osoa hemen kontsulta dezakezu. Zure zain gaude Valentzian!