BUSINES KREDITU-TXARTELA

BUSINES KREDITU-TXARTELA

Oso txartel erosoak dira, erraz egokitzen dira erakunde-mota orora, eta zure negozioaren gastuak modu sinple eta efizientean ordaintzeko aukera ematen dute.
Enpresek behar ohi dituzten zerbitzuetan erabil dezakezu: ostalaritza, aireko garraioko zerbitzuak, jatetxeak, auto-alokairua, gasolina-zerbitzuguneak eta, batez ere, herrialdeko eta mundu zabaleko kutxazain automatikoen sarea.

SMS Jakinarazpenak zerbitzuaren bidez, une oro izango duzu zure txartelen mugimenduei buruzko informazioa.

Nola eskatu txartela?

  • Bezeroa bazara, online kudeatu dezakezu, bezeroentzako sarbideko Postontzi birtualaren bidez.
  • Bezeroa ez bazara, jarri harremanetan gurekin.

Txartelei buruzko argibideak

Abantailak

  • Zure negozioaren ohiko ordainketak azkar eta eroso egingo dituzu.
  • Urteko 365 egunetan eta edozein unetan (24 orduz) egin ahal izango dituzu beste eragiketa batzuk: saldoa eta mugimenduak kontsultatu.
  • SMS Jakinarazpenak zerbitzuaren bidez, une oro izango duzu zure txartelen mugimenduei buruzko informazioa.

Dirua ateratzea

  • Aldebiko akordioak ditu Espainia osoan presentzia duten Caja Rural eta Laboral Kutxa banketxeekin.
  • Dirua zordunketan atera dezakezu Espainia osoan barrena dauden 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan.
  • Dirua ateratzeagatiko komisioa 0,80€-koa da.
  • Gainerako kutxazainei dagokienez, eragiketa egiteagatik kutxazainaren jabe den entitateak berak guri kobratzen digun komisioa jasanaraziko dizugu.

Gogoan izan kutxazain guztiek behar bezala adieraziko dizutela zein den transakzioaren kostua, eragiketa onartu baino lehen.

Ordainketa-modalitatea

  • Visa Classic txartelarekin erosketa guztien zenbatekoa erosketak egin eta hurrengo hilaren hasieran ordainduko dituzu.
  • Zure txartelaren mugimenduak une oro ikusi ahal izango dituzu Internet bidezko bankaren bidez, eta zure eragiketen xehetasunen laburpena hilero jasoko duzu.

Segurtasuna

Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura anitz ditu. Deskargatu ezazu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.

Internet bidez eginiko erosketetan Securepay Europako gomendioak betetzeko, pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin.

Kodeak minutu batzuetako iraungitze-epea du, ordainketak seguruagoak izan daitezen. Eragiketa iraungi baino lehen sartu beharko du erabiltzaileak kodea, ordainketa baliozkotzeko azken pauso gisa.

Egin klik hemen baldintza guztiak irakurtzeko.
Informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil