Aurreordainketako txartelak

Aurreordainketako txartelak

Txartel honekin, zuk nahi duzun zenbatekoa kargatu dezakezu, eta kopuru hori izango duzu behar duzunerako. Segurtasun osoa izango duzu txartel honekin, zuk aukeratzen baituzu zenbat diru eduki han, erabiltzeko.
Nahi duzun kopurua kargatu eta nahi duzun bezala erabil dezakezu txartel hau. Segurtasun osoz, zuk aukeratzen baituzu gehienez ere zenbat diru izan nahi duzun erabilgarri. Zuretzat eta zure senideentzat.

Nola eskatu txartela?

  • Bezeroa bazara, online kudeatu dezakezu, bezeroentzako sarbideko Postontzi birtualaren bidez.
  • Bezeroa ez bazara, kontu bat ireki ezazu, eta eskatu ezazu bezeroentzako sarbideko Postontzi birtualaren bidez.

Txartelei buruzko argibideak

Abantailak

Erabili Aurreordainketako txartela zure seme-alaben gastuak kontrolatzeko, oporretarako diru-zorro gisa…
Abantailak baino ez ditu Aurreordainketako txartelak.

  • Gastuaren kontrola: une oro kontrolatu ahal izango duzu zein den zure saldoa eta zein mugimendu egin dituzun; horrezaz gain, txartelean kargatutako zenbatekoaren gastua mugatu ahal izango duzu.
  • Arrisku handirik ez: txartelak kargatutako zenbatekoa baino ez du, eta, beraz, galduz gero, mementoan baliogabetu ahal izango duzu.
  • Erosotasuna: nahi beste aldiz kargatu eta deskargatu ahal izango duzu dirua, Internet bidezko bankaren bidez.
  • SMS Jakinarazpenak zerbitzuaren bidez, une oro izango duzu zure txartelen mugimenduei buruzko informazioa.
  • Karga automatikoak programatu ahal izango dituzu zure kontutik.

Gainera, honako hauek ere egin ahalko dituzu:

  • Dirua atera.
  • Ohiko erosketak eroso, azkar eta seguru egin, munduko milioika establezimendutan. Erabili ezazu gasolina-zerbitzuguneetan eta supermerkatuetan ordaintzeko, hegazkin-txartelak erosteko, etab.

Dirua ateratzea

  • Aldebiko akordioak ditu Espainia osoan presentzia duten Caja Rural eta Laboral Kutxa banketxeekin.
  • Dirua zordunketan atera dezakezu Espainia osoan barrena dauden 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan.
  • Dirua ateratzeagatiko komisioa 0,80€-koa da.
  • Gainerako kutxazainei dagokienez, eragiketa egiteagatik kutxazainaren jabe den entitateak berak guri kobratzen digun komisioa jasanaraziko dizugu.

Gogoan izan kutxazain guztiek behar bezala adieraziko dizutela zein den transakzioaren kostua, eragiketa onartu baino lehen.

Ordainketa-modalitatea

Erosketak, ordainketak eta diru ateratzeak berehala kargatzen dira zure kontuan, automatikoki, eskuragarri duzun saldotik.

Segurtasuna

Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura anitz ditu. Deskargatu ezazu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.
Internet bidez eginiko erosketetan Securepay Europako gomendioak betetzeko, pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa izan dadin.
Kodeak minutu batzuetako iraungitze-epea du, ordainketak seguruagoak izan daitezen. Eragiketa iraungi baino lehen sartu beharko du erabiltzaileak kodea, ordainketa baliozkotzeko azken pauso gisa.

Egin klik hemen baldintza guztiak irakurtzeko.
Informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan.

 

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil