Mixta kreditu-txartelak

Mixta kreditu-txartelak

Txartel honekin, hilabeteko kreditua izango duzu erosketak egiteko edo esku-dirua izateko. Eskatutako zenbatekoa hurrengo hilabeteko 5. egunean ordaindu beharko duzu.

Abantailak

  • Txartel unibertsala da, eta horrekin, mundu osoko 30 milioi establezimendutan egin daitezke erosketak eta mundu osoko milioi bat kutxazain automatikotan atera daiteke esku-dirua.
  • Erosketak egiteko eta esku-dirua izateko kreditu bat ematen dizu, ezarritako muga batera arte.
  • Zure txartelarekin eginiko mugimendu guztien berri izan dezakezu SMS Jakinarazpenak zerbitzuaren bitartez.

Ordaintzeko modalitatea

Visa Classic txartelarekin erosketak egin eta hurrengo hilabetearen hasieran ordainduko duzu guztia.
Une oro ikusi ahal izango dituzu zure txartelaren mugimenduak Internet bidezko bankaren bitartez, eta zure eragiketei buruzko informazioa jasoko duzu hilabeteko laburpen baten bidez.

Zerbitzuak

Zeure burua babeste aldera, Fiare Banca Eticako txartelek hainbat aseguru-estaldura dituzte. Deskargatu ezazu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.
Internet bidez eginiko erosketetan Securepay Europako gomendioak betetzeko, pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin.
Kodeak minutu batzuetako iraungitze-epea du, ordainketak seguruagoak izan daitezen. Eragiketa iraungi baino lehen sartu beharko du erabiltzaileak kodea, ordainketa baliozkotzeko azken pauso gisa.

Dirua ateratzea

  • Aldebiko akordioak ditu Espainia osoan presentzia duten Caja Rural eta Laboral Kutxa banketxeekin.
  • Dirua zordunketan atera dezakezu Espainia osoan barrena dauden 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan.
  • Dirua ateratzeagatiko komisioa 0,80€-koa da.
  • Gainerako kutxazainei dagokienez, eragiketa egiteagatik kutxazainaren jabe den entitateak berak guri kobratzen digun komisioa jasanaraziko dizugu.

Gogoan izan kutxazain guztiek behar bezala adieraziko dizutela zein den transakzioaren kostua, eragiketa onartu baino lehen.

Ordainketa-modalitatea

  • Visa Classic txartelarekin erosketa guztien zenbatekoa erosketak egin eta hurrengo hilaren hasieran ordainduko dituzu.
  • Zure txartelaren mugimenduak une oro ikusi ahal izango dituzu Internet bidezko bankaren bidez, eta zure eragiketen xehetasunen laburpena hilero jasoko duzu.

Segurtasuna

Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura anitz ditu. Deskargatu ezazu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.
Internet bidez eginiko erosketetan Securepay Europako gomendioak betetzeko, pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa eta konfiantzazkoagoa izan dadin.
Kodeak minutu batzuetako iraungitze-epea du, ordainketak seguruagoak izan daitezen. Eragiketa iraungi baino lehen sartu beharko du erabiltzaileak kodea, ordainketa baliozkotzeko azken pauso gisa.

Egin klik hemen baldintza guztiak irakurtzeko.
Informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan.

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil