TXARTELAK GALDERA OHIKOENAK

TXARTELAK GALDERA OHIKOENAK

Nola eskatu txartelak Fiaren?

Txartelak eskatzeko, edozein dela txartela, nahitaezkoa da Bezeroa izatea (hemen ireki dezakezu kontua), eta, gero, bezeroentzako sarbidearen bidez, postontzi birtualean edo Txartelak atalean eska ditzakezu.

Zenbateko epean jasoko dut eskatutako txartela?

3-4 egun balioduneko epean jasoko duzu eskatutako txartela.

Nola aktiba ditzaket txartelak?

Aukera hauek dituzu:

  • Edozein kutxazain automatikotan, dirua ateratzeko eragiketa bat egitean.
  • Internet bidezko Banka baliatuta. Menua: Txartelak -> Eragiketak -> Aktibatu.
  • Telefono-zenbaki honetara deituta: 912 586 609.

Zer da “Contactless” txartela edo “Kontakturik gabea”?

Fiare Banca Eticak kontakturik gabe ordaindu ahal izateko zerbitzua eskaintzen die bezeroei. “Contactless” ere esaten zaio teknologia berri horri, eta erosketak azkar, eroso eta beti bezain seguru ordaintzeko aukera ematen du sistema horrek.

Kontakturik gabe ordaintzeko sistema honako honetan datza: EMV estandarrak txartelei eta salmenta-puntuko terminalei (ST) gaur egun eskaintzen dien segurtasuna baliatu eta NFC (Near Field Communication) teknologia gehitzean. Azken teknologia hori irrati-frekuentzien bidezko komunikazioa da, irispide laburrekoa (txartelaren txiparekin eta STean hargailu hautemanezin batean integratuta), eta 5 zentimetro baino gutxiagoko distantziara jasotzen da komunikazioa. Informazioa modu seguruan joaten da batetik bestera, enkriptatuta baitago, eta nahikoa da iruzurrezko eragiketak eragozteko.

Teknologia hori baliatzen duten txartelak ikur honekin adierazten dira

 

Nola aldatu baliozkotasuna nire txartelekin egindako erosketetan?

PINaren bidez baliozkotzen dira saltokietan “Contactless” edo kontakturik gabeko teknologia duten txartelekin (kreditukoa eta zordunketakoa) egindako erosketa-eragiketak, eta ezin dira aldatu.

Nola kontsultatu dezaket nire txartelen PINa?

Gutunazal itsu batean soilik kontsultatu ahal izango duzu unean uneko PINa.

Saltoki guztietan erabil dezaket nire txartela?

Bai, saltokian zure txartelaren marka (Visa) ikusten baduzu, erosketak zure txartelarekin ordaindu ahal izango dituzu.

Nahi dudanean atera dezaket dirua?

Mundu guztian barrena dauden kutxazain-sare zabal batean atera ahal izango duzu dirua txartelekin, edozein dela txartela.

Galtzen badut edo lapurtuz gero, zer egin behar dut?

 

  • Deitu 912 586 609 telefono-zenbakira (aurretik 00 34, atzerritik deitzen baduzu), 08:00etatik 20:00etara astelehenetik larunbatera, eta jakinarazi txartela galdu edo lapurtu egin dizutela. Jakinarazten duzun unean bertan baliogabetuko dugu txartela.
  • Ahal duzunean, eman gertatukoaren berri Bulegoan, galdu edo lapurtu dizutela baieztatzeko, eta iruzurrik egin dizuten jakiteko. Nolanahi ere, eta zure lasaitasunerako, Fiare Banca Eticako txartelek iruzurrezko erabileren aurkako aseguru-estaldura dute.
  • Txartela iruzurrez erabili badute, agintarien aurrean salatu behar duzu, egoki adierazita zer egunetan eta zer ordutan galdu edo lapurtu dizuten, zer egoeratan eta non gertatu den, eta galera ekonomikoak egon badira, zenbatekoa izan den ere bai. Salaketa jarri ondoren, Bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu, aseguruaren kalte-ordaina izapidetzeko.

Txartela erabiltzen dudanean, noiz ordaintzen ditut eragiketak?

Fiare Banca Eticako zordunketa-txartelarekin ordainduz gero, berehala kargatzen da kontutik. Kreditu-txartelari dagokionez, kredituan ordaindu ahal izango dituzu erosketak hilaren amaieran; hau da, zure eragiketen zenbatekoa hurrengo hilaren hasieran kargatuko da kontutik dena batera.

Noiz erabili PINa eta noiz sinadura, txartel bidezko transakzioetan?

Erosketetan, salmenta-puntuko terminalak (ST) automatikoki detektatuko du PINa edo sinadura erabiliz egiaztatu behar duzun txartelaren titularra zarela.
Kutxazain automatikoetan egin ohi diren eragiketetan (dirua atera, saldoa kontsultatu, azken eragiketak ikusi, eskuko telefonoak kargatu…), PINa idatzi behar duzu txartelaren titularra egiaztatzeko, orain arte egin izan duzun bezala.

Zer da CVVa edo CVC2a?

Iruzurraren aurkako segurtasun-neurri bat da CVVa, eta ordaintzeko erabilitako txartela zuk daukazula egiaztatzeko da. Visa txarteletan, hiru digituko zenbakia txartelaren atzealdean ageri da, sinaduraren ondoan.

Zer da “Saltoki Elektroniko Segurua”?

Interneten “Saltoki Seguru” gisa identifikatutako saltokiek finantza-txartel bidezko ordainketa-sistema dute (ST birtuala), eta erosketa egiten ari den pertsona txartelaren titularra dela egiaztatzeko da.

Sistemari atxikitako saltoki batean zure txartelarekin Interneten erosketa bat egiten duzunean, erabilera bakarreko gakoa idatzi beharko duzu, erosketa zu egiten ari zarela egiaztatzeko. Gako hori zure eskuko telefonora igorriko zaizu SMS bidez; hau da, gakoa erabilera bakarrekoa da, eta, hala, seguruagoa da erosketak Interneten egitea.

Verified by Visa sistemak zure txartela baimenik gabe erabil dezaten eragozten du, eta, horrezaz gain, ziurtatzen du erosketak egiten ari zaren onlineko saltokiak zure segurtasuna lehenesten duela.

Ezaugarri bereizgarri hauetakoren baten bidez identifikatzen dira saltoki elektroniko seguruak:

Bi aldiz kargatu didate erosketa bera saltoki batean, zer egin behar dut?

Bi aukera dituzu:

  • Aukerarik azkarrena da saltokiari eskatzea bi aldiz kargatutako erosketa itzultzeko. Normalean 24 orduko epean erregularizatzen da.
  • Saltokia atzerrian badago edo bi aldiz kargatu dela onartzen ez badu, Bulegoan eskatu itzul diezazuten. Bide hori erabiliz gero, denbora gehiago behar da egoerari irtenbidea emateko; izan ere, entitateek eta finantza-sistemek egiaztatu egin behar dituzte kasuan kasuko eragiketak.

Zenbateko komisioa aplikatzen zaie txartelei atzerriko kutxazainetan?

Tarifak argitaratuta daude eta webgunean kontsultatu ditzakezu: Iragarki-taula / Tarifen eskuliburuak

Nola desblokea ditzaket nire txartelak?

Zure txartelaren bat blokeatuta badago, bulegoarekin harremanetan jarrita soilik desblokeatu ahal izango duzu. Blokeatuta zergatik dagoen azalduko dizute, eta desblokeatzeko zer egin behar duzun ere bai.

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil