Zordunketa-txartela

Zordunketa-txartela

Kode sekretu bat (PIN) duen zordunketa-txartela tresna bat da, kutxazain automatikoen (ATM) bidez banku-transakzioak egiteko, eta dendetan zein saltokietan ordainketak egiteko. Eragiketa ohikoenak egin ditzakezu: dirua atera, erosketak ordaindu eta saldoa zein azken mugimenduak kontsultatu.

Nola eskatu txartela?

  • Bezeroa bazara, online kudeatu dezakezu, bezeroentzako sarbidearen bidez, Txartelak atalean (eskatu txartela).
  • Bezeroa ez bazara, kontu bat ireki ezazu eta zordunketa-txartela eskuratu ahalko duzu.

Txartelei buruzko argibideak

Abantailak

• Txartel unibertsala da, eta horrekin, mundu osoko 30 milioi establezimendutan egin daitezke erosketak eta mundu osoko milioi bat kutxazain automatikotan baino gehiagotan atera daiteke dirua.
SMS Jakinarazpenak zerbitzuaren bidez, une oro izango duzu zure txartelen mugimenduei buruzko informazioa.

Dirua ateratzea

  • Aldebiko akordioak ditu Espainia osoan presentzia duten Caja Rural eta Laboral Kutxa banketxeekin.
  • Dirua zordunketan atera dezakezu Espainia osoan barrena dauden 3.000 kutxazain automatikotan baino gehiagotan.
  • Dirua ateratzeagatiko komisioa 0,80€-koa da.
  • Gainerako kutxazainei dagokienez, eragiketa egiteagatik kutxazainaren jabe den entitateak berak guri kobratzen digun komisioa jasanaraziko dizugu.

Gogoan izan kutxazain guztiek behar bezala adieraziko dizutela zein den transakzioaren kostua, eragiketa onartu baino lehen.

Ordainketa-modalitatea

Erosketak, ordainketak eta diru ateratzeak berehala kargatzen dira zure kontuan, automatikoki, eskuragarri duzun saldotik.

Segurtasuna

Fiare Banca Eticak aseguru-estaldura anitz ditu. Deskargatu ezazu aseguru-polizaren baldintza orokorren laburpena.

Internet bidez eginiko erosketetan Securepay Europako gomendioak betetzeko, pasahitz bakarra gehitu da SMS bidez, seguruagoa izan dadin.
Kodeak minutu batzuetako iraungitze-epea du, ordainketak seguruagoak izan daitezen. Eragiketa iraungi baino lehen sartu beharko du erabiltzaileak kodea, ordainketa baliozkotzeko azken pauso gisa.

 

Egin klik hemen baldintza guztiak irakurtzeko.

Informazio gehiago nahi duzu?Jar zaitez gurekin harremanetan.

Enter multiple addresses on separate lines or separate them with commas.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil