
ALTERNATIBEN AZOKA Arrasaten.
Fiare, Goiener, Setem, Nortlan eta Izarkom-ek euren proiektuen berri emango digute Kulturateko Areto Nagusian arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Lehena energia koperatiba herrikoia, argindar komerzializatzaile lanetan dabil azken urtetan, iturri berriztagarrietatik lortutako energia elektrikoa kontsumitzen dugula bermatzen dutelarik. KEM/MOC, kolektibo antimilitarista da, gure zergen bidez gastu militarrak ordaintzea ekiditeko metodologia azalduko digute. Nortlan Donostiako aseguru, aholkularitza eta finantzen kudeaketarako etxe bat da, ikuspegi sozial eta solidarioak kontuan hartzen dituena. Fiare Banka etiko eta solidarioak beraien printzipioak azalduko dizkugute eta beraiekin lan egteko eman beharreko pausoak azaldu. Azkenik berriki sortu den Izarkom telekomunikazio operadorea ezagutuko dugu, herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da.
Arratsaldeko saio hauetan aktiboki parte hartzera animatzen dugu jendea. Etxeko elektrizitate fakturak ekarri ahal dira Goienerrekin kontratatua sinatu ahal izateko egunean bertan, Fiarekin soldata domiziliatzeko beharrezko dokumentuak ekarri al dira, MOC/KEMarekin zergekin gastu militarrak ez ordaintzen ikasiko dugu eta Izarkom edota Nortlanen zerbitzuak kotratatzeko aukera ere izango da.
KOMENTARIOAK