Salvamento Marítimo Humanitario

Salvamento Marítimo Humanitario

22 Abril 2020

Euskera

La asociación Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) inició su trabajo para responder a la crisis humanitaria que se está produciendo en el mar Egeo (Grecia). Su objetivo es socorrer y asistir a las personas que no encuentran otra salida que arriesgar su vida cruzando el mar. Realizan labores de salvamento marítimo, rescate y asistencia sanitaria, con el barco Aita Mari, al mismo tiempo que llevan a cabo campañas de sensibilización sobre derechos humanos.

Los inicios

La asociación SMH nace a finales del 2015 como resultado de la respuesta ciudadana al fenómeno de la llegada masiva de refugiados a las costas del Mediterráneo. Personas vinculadas al mundo de las emergencias se articularon en asociación para poder reforzar la respuesta al fenómeno de manera continuada. Durante 2015 y 2016 la organización llevó a cabo tareas de rescate durante las arribadas a la isla griega de Chios en el Egeo.

Desde el inicio de la crisis de los refugiados, las islas griegas han sido la principal vía de entrada de los más de 150.000 refugiados que han llegado a Europa a través del mar desde Turquía. La mayoría de estos movimientos de población se caracterizan por una migración forzada de víctimas de conflictos armados, persecuciones, pobreza, cambio climático o violaciones masivas de los derechos humanos.

Este recorrido puede durar entre 1 y 2 días. Una vez en aguas internacionales, dependen de la suerte ante una muerte probable si no son asistidos por una embarcación de rescate.


Aita Mari

En 2018 se decide fletar una unidad de rescate más operativa y eficaz que la que tenían, que permita un marco de trabajo más amplio encaminado a ofrecer una eficacia mayor en cada misión. Se localizó el buque atunero Stella Maris Berria, que se adquiere y transforma rebautizándolo AITA MARI  en memoria de Jose Mari Zubia, marinero y pescador de Zumaia, conocido por los múltiples rescates que realizó y que  falleció en 1866 tratando de salvar un bote de pesca.

El barco de rescate comenzó su labor en el Mediterráneo central en noviembre de 2019, y en este periodo de tiempo ha rescatado a casi 300 personas que se suman a las 575 rescatadas con el barco anterior.

Trabajo en red

Ante el creciente desinterés de las autoridades europeas que se alejan de prestar una solución eficaz a la actual crisis, son las iniciativas como SMH las que están trabajando para evitar una de las mayores tragedias de este siglo.

Tanto a nivel operativo como en la estrategia de defensa de su seguridad jurídica, varias ONGs trabajan en red y hay un amplio marco de colaboración. En la actualidad colaboran con Proactiva - Open Arms, Sea Watch y Mare Jonio.

Sensibilización

En SMH consideran que la sensibilización de nuestra sociedad es fundamental para entender, comprender y trabajar en positivo la crisis de las personas refugiadas. Por eso, están dispuestos a atender todas las solicitudes que se presentan para acudir a cualquier tipo de foro en el que contar su experiencia.

Fiare Banca Etica ha apoyado financieramente a SMH para su mantenimiento y también hace un par de años Banca Etica otorgó el préstamo para iniciar la misión y comprar el barco Mediterrànea que realiza tareas muy similares. 

https://www.smh.eus

______________________________________________________________________________________

 Salvamento Marítimo Humanitario

Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkartea Egeo itsasoan (Grezia) gertatzen ari den krisi humanitarioari erantzuteko hasi zen lanean. Itsasoa zeharkatuz bizia arriskuan jartzea beste irtenbiderik ez duten pertsonei laguntzea da haren helburua. Dagoeneko 800 pertsona baino gehiago erreskatatu dituzte. Ezagutu proiektua:

Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkartea Egeo itsasoan (Grezia) gertatzen ari den krisi humanitarioari erantzuteko hasi zen lanean. Itsasoa zeharkatuz bizia arriskuan jartzea beste irtenbiderik ez duten pertsonei laguntzea da haren helburua. Itsas salbamenduan, erreskateetan eta osasun-laguntza ematen aritzen dira Aita Mari itsasontziarekin, eta, aldi berean, giza eskubideei buruzko sentsibilizazio-kanpainak egiten dituzte.

Hastapenak

SMH elkartea 2015. urtearen amaieran sortu zen: errefuxiatuak oldeka ari ziren iristen Mediterraneoko kostaldera, eta herritarrek horri emandako erantzunaren ondorioz sortu zen. Hain zuzen, larrialdien arloarekin lotutako pertsonek elkarte bat eratu zuten, fenomeno horri erantzun sendo eta iraunkorra eman ahal izateko. 2015ean eta 2016an, erakundeak erreskate-lanak egin zituen Egeo itsasoan, errefuxiatuei Greziako Kios uhartean lehorreratzen laguntzen.

Errefuxiatuen krisia hasi zenetik, Turkiatik Europara itsasotik iritsi diren 150.000 iheslari baino gehiagorentzat Greziako uharteak izan dira Europara sartzeko bide nagusia. Biztanleria-mugimendu horietako gehienek ezaugarri bat dute: gatazka armatuen, jazarpenen, pobreziaren, klima-aldaketaren edo giza eskubideen urraketa masiboen biktimen migrazio behartuak dira.

Zeharkaldi horrek egun bat edo bi iraun dezake. Behin nazioarteko uretan daudenean, zortearen mende daude, eta erreskate-ontzi batek laguntzen ez badie, oso litekeena da hiltzea.

Aita Mari

2018an, aurrez zutena baino operatiboagoa eta eraginkorragoa izango zen erreskate-unitate bat lortzea erabaki zuten, lan-esparru zabalagoa hartu ahal izateko eta misio bakoitzean eraginkortasun handiagoa eskaini ahal izateko. Stella Maris Berria atunontzia aurkitu zuten. Eskuratu eta eraldatu egin zuten, eta AITA MARI izen berria jarri zioten, Jose Mari Zubia Zumaiako marinel eta arrantzalearen omenez. Izan ere, egindako erreskate ugariengatik da ezaguna marinel hori; hain zuzen, 1866an hil zen, arrantzontzi bat salbatu nahian.

Erreskate-ontzia 2019ko azaroan hasi zen lanean Mediterraneo erdialdean, eta ordutik ia 300 pertsona erreskatatu ditu. Aurreko ontziarekin erreskatatutako 575 pertsonak gehitu behar zaizkie horiei.

Lana sarean

Agintari europarrak oso urrun daude egungo krisiari konponbide eraginkorra ematetik, eta haien interes falta gero eta handiagoa da, gainera. Beraz, SMH eta antzeko egitasmoak ari dira mende honetako tragediarik handienetako bat eragozteko lanean.

Hala maila operatiboan nola beren segurtasun juridikoaren defentsarako estrategian, zenbait GKEk sarean lan egiten dute, eta lankidetza-esparru zabala dute. Gaur egun, Proactiva - Open Arms, Sea Watch eta Mare Joniorekin kolaboratzen dute.

Sentsibilizazioa

SMHn uste dute gure gizartea sentsibilizatzea funtsezkoa dela errefuxiatuen krisia ulertzeko eta arlo horretan positiboki lan egiteko. Horregatik, edozein motatako forotatik beren esperientzia kontatzeko egiten dizkieten eskaera guztiei erantzuteko prest daude.

Fiare Banca Eticak mantentze-lanetarako finantzaketan lagundu dio SMHri. Duela pare bat urte, mailegu bat ere eman zuen Banca Eticak, Mediterrànea itsasontzia erosteko eta hark bere misioa hasi ahal izan zezan, antzeko lanetan.
www.smh.eus

COMENTARIOS

Preto de Fiare, preto de ti.