Nuestro reto para 2022 es pelear por la sostenibilidad de las entidades del sector

Nuestro reto para 2022 es pelear por la sostenibilidad de las entidades del sector

25 Xaneiro 2022

Euskera

Entrevista con Mikel Barturen Nuño, coordinador de Sareen Sarea

¿Qué importancia tiene hoy en día una plataforma de tercer grado como Sareen Sarea?

Vivimos un periodo abierto a grandes cambios y transformaciones, que la crisis derivada del Covid19 ha acelerado. Ello afecta a las personas en situación de vulnerabilidad y, por tanto, a las organizaciones que se dedican a la protección y garantía de sus derechos. Ningún actor social en solitario posee la información, ni los recursos necesarios, ni la capacidad de atender el conjunto de necesidades de un territorio o un sector de población.

Los grandes retos sociales que tenemos como sociedad requieren de una intensificación de la gobernanza de las políticas públicas. En este marco de colaboración y cooperación multidimensional y multinivel cobra protagonismo el papel de la red de redes en la articulación de la participación del tercer sector social en los espacios de diálogo y representación con los poderes públicos y otros agentes sociales.

¿Qué ejes de trabajo habéis potenciado durante la pandemia?

En comunión con nuestras redes socias hemos generado canales de información fluidos dentro del sector, interdepartamentales y multinivel con las administraciones públicas, y con otros agentes, como la Plataforma del Tercer Sector. Hemos facilitado la generación de propuestas conjuntas a las situaciones de emergencia que se generaron entre la población más vulnerable a partir del confinamiento.

Realizamos dos campañas de comunicación e incidencia política poniendo en valor y reclamando el reconocimiento del compromiso de las entidades sociales, de las personas voluntarias y de las profesionales del sector en esta crisis.

Hemos promovido iniciativas de estudio y recogida de información sobre la afectación de la crisis a las entidades sociales y a las personas destinatarias de nuestra acción y hemos facilitado la representación del sector en los espacios de interlocución y colaboración con las instituciones y propiciado la generación de nuevos espacios de interlocución en el marco del diálogo civil.

¿Cómo están afectando estos tiempos a las entidades del Tercer Sector?

Viene afectando en todos los órdenes desde la intervención hasta la gestión. Ha requerido de una adaptación rápida a las nuevas tecnologías (teletrabajo, teleasistencia,…), también rapidez en la toma de decisiones ante un entrono rápidamente cambiante. Y ha sido un test sobre la capacidad de adaptación de las organizaciones, que han tenido que pasar servicios presenciales a telemáticos; cerrar servicios, crear nuevos servicios o adaptarlos a las exigencias sanitarias; mover personal; mantener la comunicación con las familias; conseguir financiación...

¿Qué retos tenemos por delante de cara al 2022?

Seguir trabajando en todo esto que he venido exponiendo, pelear por la sostenibilidad de las entidades del sector, por seguir mejorando el valor que aportamos a las personas, familias y colectivos más vulnerables y a la sociedad en su conjunto. Y de cara a las entidades del sector, entre otros retos, organizar el I Congreso del Tercer Sector Social de Euskadi este año, pospuesto por el Covid.

Y ¿un mensaje esperanzador para los tiempos que corren?

Una de nuestras aspiraciones es la transformación social. estamos inmersos en un cambio de era, complejo, pero apasionante, abierto a nuevas oportunidades, que podemos aprovechar si somos capaces empujar en la dirección adecuada.

___________________________________________________________

Gure sektoreko entitateen jasangarritasunaren alde borrokatzea, horixe da 2022rako dugun erronka

Mikel Barturen, Koordinatzailea Sarean Sarea

Zer nolako garrantzia du gaur egun hirugarren mailako plataforma batek, Sareen Sareak esaterako?

Covid-19ak eragindako krisiak bizkortu egin duen aldaketa eta eraldaketa handiko garaia bizi dugu. Horrek zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei eragiten die, eta, ondorioz, haien eskubideak babesten eta bermatzen dituzten erakundeei. Bakarrik jarduten duen gizarte-eragile batek ere ez du lurralde baten edo biztanleriaren sektore baten premia guztiei erantzuteko beharrezkoa den informaziorik, ez baliabiderik, ez gaitasunik. Gizarte gisa ditugun gizarte-erronka handiek politika publikoen gobernantza areagotzea eskatzen dute. Dimentsio eta maila anitzeko lankidetza- eta kooperazio-esparru honetan, berebiziko garrantzia du sareen sarearen eginkizunak hirugarren gizarte sektoreak botere publikoekin eta beste gizarte-eragile batzuekin elkarrizketa  eta ordezkaritza guneetan parte hartzeko orduan

Zein lan ardatz sustatu dituzue pandemian?

Gure sare kideekin batera, informazio kanal arinak sortu ditugu sektorearen barruan, sektore artekoak eta maila anitzekoak administrazio publikoekin eta beste eragile batzuekin, besteak beste, Hirugarren Sektoreko Plataformarekin. Konfinamenduan biztanle zaurgarrienen artean sortu ziren larrialdi egoerei aurre egiteko proposamen bateratuak egiten lagundu dugu. Komunikaziorako eta intzidentzia politikorako bi kanpaina egin genituen, eta krisi honetan gizarte erakundeen, boluntarioen eta sektoreko profesionalen konpromisoa azpimarratu eta aintzatestea erreklamatu genuen. Krisiak gizarte-erakundetan eta gure jardunaren xede diren pertsonetan izan duen eraginari buruzko informazioa bildu eta aztertzeko ekimenak sustatu ditugu, eta sektorearen ordezkaritza ahalbidetu dugu erakundeekiko elkarrizketa  eta lankidetza guneetan. Halaber, elkarrizketa zibilaren esparruan, elkarrizketa-gune berriak sortzen lagundu dugu.

Zer nolako eragina du garai honek Hirugarren Sektorean?

Maila guztietan du eragina, esku-hartzetik hasi eta kudeaketara bitartean. Teknologia berrietara (telelana, telelaguntza…) azkar egokitu behar izan da, eta erabaki azkarrak hartu behar zian dira azkar aldatzen ari zen ingurune batean. Eta hori erakundeen egokitzeko gaitasunari buruzko test bat izan da; izan ere, erakundeek aurrez aurreko zerbitzuak modu telematikoan eman behar izan dituzte: zerbitzuak itxi behar izan dituzte, zerbitzu berriak sortu edo zerbitzuak osasun-eskakizunen arabera egokitu, langileak mugitu, familiekin harremanetan egon, finantzaketa lortu…

Zein erronka ditugu 2022ra begira?

Adierazi dudan guztian lan egiten jarraitzea, sektoreko erakundeen jasangarritasunaren alde borroka egitea, eta pertsona, familia eta kolektibo zaurgarrienei eta, oro har, gizarteari ematen diegun balio hobetzen jarraitzea. Eta sektoreko erakundeei begira, besteak beste, aurten Euskadiko Hirugarren Sektorearen I. Kongresua antolatzea, Covid dela-eta atzeratu egin behar izan baikenuen.

Eta, garai hauetarako zein mezu itxaropentsu emango zenuke?

Gure asmoetako bat gizarte-eraldaketa da. Aro aldaketan murgilduta gaude, eraldaketa konplexu baina zoragarri batean, aukera berrietara zabalik dagoen eraldaketan, eta hori baliatu dezakegu baldin eta norabide egokian bultzatzeko gai bagara.

COMENTARIOS

Preto de Fiare, preto de ti.