Gazteak x Fiare taldea 2019an sortu zen, behar bati erantzuteko: Fiare Banka Eticaren proiektuari beste gizarte-dimentsio bat emateko eta etorkizunean jarraipena izango zuela bermatzeko.
Lurraldearen toki batetik eta bestetik datozen gazteek osatzen dute Gazteak x Fiare taldea, eta agerikotasuna eman nahi diete finantza etikoei eta banku-eredu alternatiboei, hala nola Fiare Banca Eticari. 2019tik hona, 2025era, 64 kide izatera heldu da.
Jardueren bitartez ematen dute ekonomia sozial eta solidarioaren berri, bai eta finantza etikoen munduaren berri ere. Helburu horretarako, bidaiak antolatzen dituzte, finantzatutako proiektuak bisitatzen dituzte, prestakuntza-uneak sortzen dituzte, hitzaldiak ematen dituzte unibertsitateetan, mahai-inguruetan parte hartzen dute, bilerak eta topaketak egiten dituzte, baita beste hainbat gauza ere.

Gazteak x Fiare taldeak belaunaldi berrien indarrak batu nahi ditu kontzientziarazteko proiektuak bultzatzeko, finantza etikoek muinean duten mezu unibertsal eta zeharkakoaren inguruan.
Fiare Banca Eticarekin lankidetzan heldu nahi du gazteengana, agerian utzi nahi baitie portaera ekonomiko arduratsuek komunitateetan aldaketa positiboak eragiten dituztela.
Ba al dakizu bankuan dituzun aurrezkiek, banku jakin batzuetan gordailutuz gero, eragin positiboa izan dezaketela gizartean eta ingurumenean? Ba al dakizu finantza-erakunde batzuek ez dituztela finantzatu nahi izaten gizartean eta ingurumenean eragin negatiboa duten enpresak?
Izan ezazu horren eta askoz gehiagoren berri, gurekin batera.
Zeren zain zaude?
Ezagut gaitzazu hobeto anogueira@fiarebancaetica.coop helbidera idatzita, eta egizu bat mugimenduarekin.
Aldaketak zu zaitu abiapuntutzat!
