Zer gertatzen da finantza etikoak eta naturarekiko pasioak munduko bazter ederrenetako batean elkartzen direnean? Horren emaitza da Fiare Banca Etica-ko 150 bazkidek gure azken batzarra egin ondoren bizi izan genuen jardunaldi magikoa.
Ustez topaketa-bidaia soil bat izango zena, bizikidetzaz, kulturaz eta ngurumenaren
dibulgazioaz jositako esperientzia biribila bihurtu zen, eta erakutsi zigun inantzatzen
ditugun proiektuek inpaktu ikusgarria eta ukigarria dutela.
Cíes Uharteetarantz, panderoaren erritmoan
Bidaia ezin hobeto hasi zen. Cíes Uharte liluragarrietara eraman gintuen itsasontzian, joan-etorriko bidaia sustraien erakusgarri hunkigarria izan zen. Bazkide pandereteira batzuek musika-tresnak atera eta poza zabaldu zuten eskifaia osora, beren erritmo tradizionalekin. Ez zen nolanahiko bidaia izan; komunitate baten ospakizuna izan zen, ozeanoaren erdian.

Paradisua deskubritzen, “13 Grados” erakundearen eskutik
Portura iritsi ondoren, jardunaldia ingurunearekiko errespetuz eta ezagutza handiz garatu zen. “13 grados” lantaldea gidari izatea luxu handia izan zen. Erakunde horrek, Fiareko bazkidea izateaz gain, gure banku etikoaren finantzaketa ere jaso du.
Haiek gidatuta, ibilbide liluragarri bat egin genuen uhartean barrena, eta hango biodibertsitatearen sekretuak, historia eta aurki daitezkeen ekosistema hauskorrak babestearen garrantzia partekatu zizkiguten. Gure aurrezki etikoen aletxoa jaso duen proiektu bat martxan ikustea harro egoteko arrazoi kolektiboa izan zen, zalantzarik gabe.
Afari magikoa eta leiho bat itsas hondora
Ibilaldiaren ondoren, indarberritzeko eta egun hartan bizi izandakoak partekatzeko unea iritsi zen. Horretarako, afari atsegin bat izan genuen uhartean, eta bazkideen arteko konplizitatea are gehiago indartu zen, ilunabarraren argitan.
Baina gaua biribilduko zuen amaiera bikaina artean iristeko zegoen. Gau atlantikoaren iluntasunean, pantaila erraldoi bat piztu zen eta denok aho zabalik geratu ginen. “13 grados” lantaldeko kideek urpeko robot bat bota zuten uretara, urrunetik kontrolatzen zutena. Pantailaren bidez, Cíes Uharteetako ur sakonetan murgildu ahal izan ginen, eta bertatik bertara deskubritu genuen, itsas hondo haren aberastasun ezkutua. Esperientzia liluragarria izan zen, eta gertutik erakutsi zigun parke nazional horretako itsaspeko bizitza.

Jardunaldi gogoangarria
Bidaia hark, memorian gordetzeko moduko postal idilikoak eta abestiak uzteaz gain, Fiare Banca Etica-ren benetako zentzua gogorarazi zigun: sareak ehuntzea, tokiko proiektu baliotsuak babestea –13 Grados, adibidez– eta ekonomia egiteko –eta bizitza ospatzeko– beste modu bat erabat posible dela frogatzea. Eskerrik asko hori posible egin zenuten guztioi!
Galiziak mahai gainean jarri ditu finantza etikoak
Fiare Banca Eticako bazkideen batzarrak balantzea onartu eta Batzorde Etikoa berritu du
2025eko balantzea: nola erabili dira irabaziak?
Algoritmoari aurre egiten dion kultura: Propaganda Pel Fet!
Banka Etikoak laguntza bihurtu ditu grebak: 40 milaeuro palestinar herriarentzat