TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
Eragin positiboa duten istorioak

Jakin ezazu zure diruak zer finantzatzen duen

Sacamantecas eta Sants: Fiare Banca Eticak finantzatutako autore-zinema iritsi da Donostiara

Sacamantecas eta Sants: Fiare Banca Eticak finantzatutako autore-zinema iritsi da Donostiara

Sacamantecas eta Sants: Fiare Banca Eticak finantzatutako autore-zinema iritsi da Donostiara

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak edizio honetan hartuko ditu Sacamantecas eta Sants ekoizpenak. Film luze horiek, biak ala biak kutsu sozial eta historiko nabarmenekoak, Fiare Banca Eticaren finantzaketa jaso dute. Horrela geratu da agerian Espainiako autore- zinemagintzaren eta finantzaketa etikoko erakundeen arteko lankidetza.

Sacamantecas: thriller historiko itogarria

Sacamantecas iritsi da Donostiara. David Pérez Sañudo zuzendari duen filmak ikusmin ikaragarria eragin du aurten. Benetan gertatu zena oinarri hartuta, pelikulak Juan Díaz de Garayoren irudia eta jazarpena berregin ditu, hura izan baitzen Espainian dokumentatuta dagoen lehenengo serieko hiltzailea, XIX. mendearen amaieran. Aktoreen artean, Antonio de la Torrek eman dio bizia pertsonaia historiko tragiko horri, eta Patricia López Arnaizek, berriz, Gasteizko krimenengatik justizia bila dabilen emakumeari. Haien bidelagun aritu dira Josean Bengoetxea eta Eneko Sagardoy. Istorioak ikerketa zorrotz baten bidez heltzen dio Arabako lurraldean gertatu zen krimen-boladari, eta horrela azaleratzen ditu garai hartako tentsioak, liskar instituzionalak, landako sineskeriak eta eraldaketa bizian zegoen gizartearen trauma. Gainera, Euskal Herriko eta Burgoseko hainbat kokagunetan filmatuta dagoenez, benetan modu bikainean berreraiki da garai hartako giroa.

Sants: drama intimoa eta dilema morala

Bestalde, Mikel Gurreak zuzendutako Sants filma drama sozialaren lurraldean barneratu da, intrigazko ukitu batekin. Victoria Luengo, Ariadna Gil eta Eulàlia Ramón ageri dira aktoreen zerrendan. Istorioak Laliri jarraitzen dio orpoz orpo. Lali, ama hilzorian duela, delituen zurrunbiloan sartuko da nahi gabe, elizetan eta hilerrietan irudi erlijiosoak lapurtzen ari den banda baten eskutik. Filmak gordin-gordin hitz egingo digu hauskortasunaz, senideek utzitako hutsuneez eta desesperazioaren mende hartzen diren erabaki lazgarriez.

Kreditu etikoaren bultzada ikus-entzunezkoen munduari

Bi obra horiek kreditu etikoaren laguntza jaso dute, finantza etikoko erakundeek gero eta finantzaketa handiagoa ematen baitiote zinemagintzari. Modu horretan, Fiare Banca Eticak finkatu egin du bere rola ekosistema kulturalaren barruan. Kutsu sozial eta historiko nabarmena duten kontakizunak babestu ditu, goi-mailako jaialdietara jauzi egin dezaten.

Foto créditos