
GIZARTE EKONOMIAK BERE MAILA BEREKO BANKUA MEREZI DU
Gizarte Ekonomiako proiektuek ezinbestekoa dute finantzaketa beren hazkunde-ereduetara egokituta egotea. Banku tradizionalek, ordea, ez diote behar horri beti erantzuten, banku horien irizpideak eta epeak ez baitira egokitzen erakunde horien errealitatera. Horregatik, proiektu horien berezitasunak ulertzeko eta garapenean laguntzeko gai den banku bat behar dute.

Fiare Banca Eticak konplexurik gabe egin du apustu gizarte-ekonomiaren alde.
Erakunde horien beharren aurrean, Fiare Banca Eticak 100 milioi euroko finantzaketa-lerro espezifiko bat abiarazi zuen 2024an gizarte-ekonomiarako.

Gizarte Ekonomia, gaur egun,Fiare Banca Eticak Espainian dituen finantzaketa-eragiketen % 86 da; 742 erakunde finantzatu ditu. Horrek argi erakusten du zer den guretzat Gizarte Ekonomia finantzatzea: gure balioei erantzuteaz gain, eredu ekonomiko sendo eta lehiakor bat bultzatzea ere bada.
Berehala iritsi dira emaitza positiboak
Fiareren finantzaketa-lerro espezifikoak emaitza handiak lortu ditu gaur egun.
2020tik 2025ra bitartean, Fiareren kreditua erritmo honetan hazi zen:

Gainera, Fiarera iritsitako pertsonek bertan geratu nahi dute, zalantzarik gabe.

Emaitza horiek argi erakusten dute zer-nolako potentziala duen Gizarte Ekonomiak, bere errealitatea ulertzen duen eta hazten laguntzen dion banku bat duenean.
Ezagutu Fiare Banca Etica nola ari den laguntzen hori gauzatzen.
Proiektu bat duzu eta gehiago jakin nahi duzu?
Bete inprimakia, eta zurekin harremanetan jarriko gara.