Bazkide egitea | Fiare Banca Etica

Bazkide egitea

Onurak eta parte-hartzea

Bazkideek eskubidea dute Bazkideen Lurralde Antolakuntzaren bitartez bankuaren gobernuan esku hartzeko; horrela, erabaki estrategikoak hartzen lagun dezakete, edota gobernu-organoetarako hautagaiak proposatu. Bazkideek, presentzia aktiboa izanez gero, bankuaren idealak sustatzen eta bankua lurraldean garatzen lagun dezakete.

Bazkideek zer onura dituzte?

  • Mutualitatean oinarrituriko harremana. Bazkidea proiektu bat eta oinarrizko balio batzuk partekatu nahi dituen komunitate baten parte da; hortik datoz mutualismoa, elkarrekikotasuna eta solidaritatea.
  • Gizarte- eta ingurumen-onura. Kode Etikoan adierazten dugu gure ekintzailetza-ekimenaren helburu nagusia balio soziala eta ekonomikoa sortzea dela, eta ez irabaziak maximizatzea. Printzipio horrekin bat, erabaki dugu etekinak ez banatzea akziodunei; horren ordez, akzioen balioa handitu besterik ez dugu egiten, inbertituriko baloreak denboran iraungo duela bermatzeko bazkideei. Banca Eticak gizarte- eta ingurumen-onurak ematen ditu, kapital inbertitua guztion ondare bihurtuta, komunitateari eta lurraldeari abantailak emateko eta finantza etikoen proiektua are gehiago sendotzeko.
  • Erraztasun ekonomikoak. Bazkideei kontu korronte eta mailegu onuragarrienak gordetzen dizkiegu.
  • Parte-hartze zabala. Bazkideak bankuko gobernuaren erabakietan parte hartzen du eta finantza etikoen inguruko eztabaida kulturala elikatzen du.
  • Gure “lehiarako abantaila” printzipio honetan oinarritzen da: bazkideen grina eta parte-hartzea.
  • Konfiantza sortzen duen eta bankua bideragarri egiten duen mekanismoa.

Bazkideek nola parte hartzen dute?

  • Bazkideen Batzar Nagusia.
  • Sareko topaketa: LETen koordinatzaileen, bankuaren kolaboratzaileen eta Administrazio Kontseiluaren arteko bi eguneko bilera/eztabaida.
  • Bazkideen Lurralde Antolakuntza: banku-sistemaren beste modalitate original bat da, parte-hartze “kolektiboaren” balioa parte-hartze “sozialaren” erantzukizunarekin bateratzen duena.
  • Gizarte Ebaluazioa. Fiare Banca Eticak ebaluazio-batzorde etiko eta sozialak ditu; hau da, bankuari gizarteko eta ingurumeneko ikuskaritza egiten eta finantzaketa-eskaerak kudeatzen laguntzen dioten pertsonen taldeak.
  • “Ekintza-elkartea” proiektua: sukurtsalen eta bazkideen lurraldeko lankidetza da, merkataritza garatzeko eta kultura sustatzeko helburuak lortzea xede duena.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil