TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Zergatik iristen dira istorio batzuk zinemara… eta beste batzuk ez?

Zergatik iristen dira istorio batzuk zinemara… eta beste batzuk ez?

Zergatik iristen dira istorio batzuk zinemara… eta beste batzuk ez?

Imajinatzen diren film guztiak ez dira filmatzen, eta filmatzen diren film guztiak ez
dira areto batera iristen. Ideia baten eta pantailaren artean bada inflexio-puntu bat,
gutxitan ikusten dena, baina dena baldintzatzen duena: finantzaketa.

Hunkitu, asaldatu edo elkarrizketak piztu aurretik, istorio batek askoz inarrizkoagoa den zerbait behar du: norbaitek istorio horretan sinestea, istorio hori posible egiteko adina. Horregatik, zinemari laguntzea ez da kultura bultzatzea soilik. Funtsean, zer istoriok existitzea merezi duten erabakitzea da.

Istorio guztiek ez dituzte aukera berberak

Fiare Banka Etikoak bultzatzen dituen filmak bizi garen munduari buruz oso leku
desberdinetatik galderak plazaratzen dituzten proiektuak dira.

Sacamantecas filmak XIX. mendearen amaierako Arabara garamatza, non gerra garaian emakumeen aurkako erailketa batzuk gertatzen diren erakundeek txintik esan gabe. Agrestes filmak erdigunean jartzen ditu haurtzaroa eta nongoa zaren argi jakin gabe haztearen esanahia. Each of Us filmak Ravensbrück nazien kontzentrazio-esparru esklusiboki femeninoan erresistentzia egin zuten emakumeen memoria berreskuratzen du, haien testigantzen bidez. Eta Sants filmak galera eta fedea aztertzen ditu heriotzak eta biziraupenak markatutako istorio intimo baten bidez.

Lau film desberdin, baina hari komun batekin: denek proposatzen dute bestelako
ikuspegi bat, zirkuitu konbentzionalenetan beti lekua aurkitzen ez duena.

Zinema berriro elkarrekin ikustea

Baina zinema ez da bakarrik zer istorio kontatzen diren, baizik eta nola bizi ditugun.
Azken urteotan, ikus-entzunezkoen kontsumoa gero eta indibidualagoa, berehalakoagoa eta bakartiagoa bihurtu da.

Testuinguru horretan, Bartzelonako Phenomena zinema berriro irekitzea areto enblematiko baten itzulera baino zerbait gehiago da. Zinemarekiko harreman jakin bat berreskuratzea da, esperientzia kolektiboan oinarritua: beste pertsona batzuekin batera ikustea, sentitzea eta erreakzionatzea.

Istorio batzuk ez direlako berdin bizitzen etxean edo areto bete batean.

CIne Phenomena

Kultura finantzatzea konpromisoa hartzea ere bada

Fiare Banka Etikoan, dirua ez dugu gauza neutraltzat hartzen. Bizi nahi dugun gizarte mota eraikitzen lagundu dezakeen tresna bat da. Baita kulturan ere. Ikus-entzunezko proiektuak babestea, kultura-espazioei laguntza ematea eta istorio
jakin batzuei pantailara iristen laguntzea posizionatzeko modu bat da.
Zalantzan jartzera, enpatizatzera edo beti begiratzen ez den lekuetara begiratzera bultzatzen gaituzten kontakizunen alde egiteko modu bat.

Eta gure erantzukizuna ere izango balitz?

Pantailara iristen den film bakoitza erabaki askoren emaitza da. Erabaki batzuk agerikoak dira, eta beste batzuk ez hainbeste. Eta erabaki horien artean, finantzaketak berebiziko garrantzia du. Horregatik, kulturaz ari garenean, erantzukizunaz ere ari gara. Hau da, hezur eta mamizko bilakatzea lortzen dugunaz
eta kanpoan uzten dugunaz.
Zineman ikusten duzuna norbaitek babestea erabaki zuenaren isla baita.

Sala de cine