KRISITIK HARAGO- ERAKUNDEAK | Fiare Banca Etica

KRISITIK HARAGO- ERAKUNDEAK

Català  Castellano  Galego

Orain arte inoiz bizi izan ez dugun larrialdi sanitario eta sozial baten erdian gaude. Pertsona guztion osasuna mehatxatzen duen eta gure harremanei, ohitura sozialei eta negozioei eta gure ekonomiari eragiten dien krisia.

2008ko finantza-krisian gertatu zen bezala, finantza etikoak pertsonei eta enpresei eta gizarte-erakundeei laguntzeko mobilizatzen dira. Gure konpromisoa ekonomia inklusibo eta solidarioarekikoa da, gure komunitateak eta haien inguruan dabiltzan erakundeak suspertzen laguntzeko.

Honako hauek dira larrialdiko egoera honetan laguntzeko gure proposamenak:

FINANTZAKETA BERRIA 

Laguntza finantzarioa ekonomia sozialeko, hirugarren sektoreko eta ekonomia solidarioko erakunde eta enpresetara zabaltzeko, Fiare Banca Eticak erraztasun gehigarriekin jarri ditu eskura egungo finantzaketa-zerbitzuak.  

KOI

Ekonomikoki hain delikatua den une honetan, Kreditu Ofizialeko Institutuarekin akordio bat sinatu dugu enpresei eta autonomoei finantzaketa errazteko. Horretarako ezohiko premiazko neurriei buruzko 8/2020 Errege Lege Dekretuan onartutako abal-lerroa erabiliko da.

HARREMANETAN JARRI

Espres aurrerakina. Prezio berriak!

Finantzaketa-lerroa Administrazio Publikoarekin lan egiten duten enpresentzat eta erakundeentzat. Prezioak doitu ditugu ziurgabetasun une hauetan likidezia behar izan dezaketen erakundeei laguntzeko. Kontsultatu baldintzak eta hasi online prozesua webgunetik, 3 urratsetan. 

EZAGUTU ESPRES AURRERAKINAREN BALDINTZAK

Finantzaketa-katalogoa 

Fiare Banca Eticak kreditu-produktuen sorta zabala eskaintzen du premia handieneko erakundeei laguntzeko. Kontsultatu hemen zer finantzaketa egokitzen den zure premietara. 

FINANTZAKETA-PRODUKTUAK

EIF_EASI bermea

Akordio bat sinatu da Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF), gizarte-ekonomiako proiektuei EASI bermea errazteko. Berme horrek inbertsioaren % 80 estaltzen du, bezeroentzat kostu gehigarririk gabe, 10 urtera arteko eragiketetarako.

Informazio gehiago

Hitzarmena Eusko Jaurlaritzarekin

Fiare Banca Eticak eta Eusko Jaurlaritzak likidezia lortzeko maileguak errazteko hitzarmena sinatu dute, Elkargiren bermea erabilita.

HARREMANETAN JARRI

Interesatzen al zaizkizu neurri hauek?

Idatzi hemen zure helbide elektronikoa eta zurekin harremanetan jarriko gara datozen egunetan.

SARTU ZURE HELBIDE ELEKTRONIKOA HEMEN

 

GABEALDI-ESKAERAK ERRAZTEA

Jarduera ekonomikoaren ziurgabetasun eta jaitsierako une honetan, Fiare Banca Eticak finantzaketa-produkturen bat duten erakunde eta enpresei hainbat gabealdi-prozesu erraztu nahi dizkie, ordainketa errazteko.

 

SARTU ZURE HELBIDE ELEKTRONIKOA HEMEN

BEREHALAKO ORDAINKETA GURE HORNITZAILEENTZAT

Gure hornitzaileen likidezia babesteko, konpromisoa hartzen dugu fakturak berehala ordaintzeko. Banca Eticaren hornitzaile  gehienak Hirugarren Sektoreko eta Gizarte Ekonomiako enpresa eta erakunde txiki eta ertainak dira, eta irizpide ekonomikoen arabera ez ezik, haien portaerak gizartean eta ingurumenean eragiten dituen inpaktuen arabera ere hautatzen dira. Jokabide honekin, agerian utzi nahi dugu gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko estandar handiak dituzten operadore ekonomikoen komunitatearekin dugun hurbiltasuna.

Atzean utzi ditugu ia mila hornitzaile ordaintzeko ohiko 30-60 egunak, hain zuzen ere, Espainia eta Italiaren arteko 15 milioitik gorako fakturazioarekin.

Hornitzaileen sortan, Banca Eticak honako enpresa hauek alde batera uztea aurreikusten du: "Langileen eskubideak errespetatzen ez dituztenak, ingurumenari kalte egiten diotenak, legezkotasuna errespetatzen ez dutenak eta haien kontrako alderdien kontura irabaziak maximizatzeko asmo bakarrarekin jarduten dutenak". Gainera, hornitzaile garrantzitsu eta estrategikoenentzat, Banca Eticak ESG ebaluazio bat egiten du (Ingurumenekoa, Soziala eta Gobernukoa), 75 adierazletan oinarrituta.

 

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil