Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren babesarekin egindako ‘Ekonomia Sozialaren finantzaketa-beharrak 2024’ txostenari erantzunez, finantzaketa-lerro berri bat jarri dugu abian, eta Gizarte eta Zaintza Ekonomiako EBEPEaren osagarria izango da.
Txostenak agerian uzten du ekonomia sozialeko ETEek finantzatzeko premia handia dutela, eta merkatu-ekonomiako ETEen artean finantza-produktuen eskaera handia dagoela, bereziki kreditu-lerroena eta epe laburreko tresnena.
Finantzaketa-lerro berriak 100 milioi euroko funtsa du datozen bi urteetan ekonomia sozialera bideratzeko. 50 milioi euro epe ertain eta luzeko inbertsioetara zuzenduko dira; esaterako, ekipoen edo etxebizitza kooperatiboen erabilera-lagapenerako edo alokairu sozialerako inbertsio-beharretara. Gainerako 50 milioiak likidezia-behar puntualetarako, fakturak aurreratzeko eta epe laburreko beste eskakizun batzuetarako izango dira.
Prezio maximoa 12 hilabeteetako Euriborra + % 2 da, baina + % 0,25eraino jaitsi daiteke, eskaintzen diren bermeen eta enpresak ekonomia sozialari dagokionez dituen balioen arabera. Hipoteka-bermea edukiz gero, prezioa + % 1,25era jaitsiko litzateke, eta elkar bermatzeko sozietate baten abala izanez gero, + % 1era jaitsiko litzateke.
Enpresaren erantzukizun soziala neurtzeko, eta, era horretan, kreditua lortzeko edo baldintzak hobetzeko, 150 adierazle definitu ditugu, zazpi balio-eremutan multzokatuta: gobernantza, lana, katea, produktuaren kalitatea, ingurumena, sareak eta komunitateak, eta gardentasuna eta legezkotasuna.
Inpaktua, bai erakundeak oro har duena, bai finantzaketa lortzeari esker eragin nahi duena, 24 eragin-eremutan multzokatutako 40 adierazleren bidez kalkulatu eta kontuan hartuko da.
Fiare Banca Eticaren bazkideak diren edo harekin hitzarmena duten erakundeek baldintza jakin batzuk izango dituzte, eta emakumeek gidatutako enpresek ere deskontuak lortuko dituzte.
“Fiaren, ekonomia sozialean sinesten dugu. Gure esperientzia da ekonomia sozialak beti erantzuten duela, eta horregatik jarri ditugu hainbeste baliabide haren eskura”, dio Juan Garibi Fiare Banca Eticako Garapen eta Estrategia zuzendariak. “Ziur gaude produktu honek ekonomia sozialak duen ase gabeko beharrizan bat beteko duela, eta are funtsak ere agortuko direla”, adierazi du.
‘Ekonomia Sozialaren finantzaketa-beharrak 2024’ txostenak ekonomia sozialeko ETEen erradiografia osasungarria erakusten du, eta enpresa horien ezaugarriak aztertzen ditu; izan ere, eragina dute finantzaketa-eskarian eta -egituran, finantzaketaren jatorrian eta helmugan eta hura lortzeko dauden oztopoetan. Ekonomia sozialeko ETEen % 78,2k finantzaketa-premia izan zuen, bereziki osasungintzan aritzen direnek (% 94,2), esportatzaileek (% 85,2) eta enpresa berritzaileek (% 88,9).
Ekonomia sozialeko ETEek finantzaketa hori eskuratzeko izan ohi duten oztopo nagusietako bat erakundeek negozio-ereduak ulertzeko duten zailtasuna izan da.
Gizarte Ekonomia sendotu egiten da: Fiare sektoreko enpresa garrantzitsuenen artean
25.02.2026
Bazkideen batzarra Vigon: batzarra baino askoz gehiago
23.02.2026
Ekonomia lurraldetik eraikitzen denean
18.02.2026
Fiare Banca Eticak eta Coop57k elkarrekin finantzatu dute Grup ECOSek Bartzelonan duen egoitzaren erosketa
03.02.2026
Finantzek bakearen eraikuntzan duten zeregina
29.01.2026
Fiare Banca Etica eta Elkargi: balioak dituen finantzaketa bultzatzeko aliantza
21.01.2026