2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari buruzko informazioa.
2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu askatasunez eman dituzun datu pertsonalak (helbide elektronikoa) Banca Popolare Etica Sozietate Anonimo Kooperatiboak tratatuko dituela (Via Tommaseo 7, Padua), tratamenduaren arduradun gisa, Banca Eticaren GITaren buletin informatiboetan harpidetzeko eskaera jarraitzeko.
Baimen hori edonoiz ezeztatu daiteke, hala badagokio, jasotako edozein buletinetan gehitutako dagokion esteka erabiliz edo Tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jarrita. Baimena ezeztatzeak ez du eragingo ezeztatu aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren legezkotasunean. Zure datuak emateko librea zara; hala ere, ez badituzu eman nahi, ezingo zaitugu buletinean harpidetu.
Datuen tratamendua 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 29. artikuluan xedatutakoa betez baimendutako langileek egingo dute, datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko moduan, eta bitarteko elektronikoak erabilita egin ahal izango da. Jakinarazten dizkiguzun datuak ez dira gordeko zure eskaera jarraitzeko beharrezko denbora baino luzaroago. Zure datu pertsonalak hirugarren herrialdeetara transferitu ahalko dira, hau da, Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren herrialdeetara. Hori gertatuz gero, Bankuak 2016/679 (EB) Erregelamenduaren V. kapituluan xedatutakoa beteko dela adierazi eta bermatzen du. Hortaz, transferentzia hori datu pertsonalen babes-maila Europako Batzordearen arabera egoki gisa aitortuta duten hirugarren herrialdeetara soilik egingo da, edo, bestela, transferitutako datu pertsonalen babes egokia bermatzeko ezarri diren kontratu-klausula ereduen mende soilik daudenetara.
Bestela, baloratu ahalko da DBEOren 49. artikuluan xedatutako salbuespenetako bat gertatzen den.
Edozein unetan baliatu ahalko dituzu 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 15. artikuluak eta hurrengoek ematen dizkizuten eskubideak (datuak eskuratzea, zuzentzea, ezeztatzea, tratamendua mugatzea, jakinaraztea, datuen eramangarritasuna gauzatzea, aurka egitea eta tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki bat ez jasatea, profilak egitea barne). Horretarako, harremanetan jarri beharko duzu Banca Popolare Etica Sozietate Anonimo Korporatiboaren (Padua, Via N. Tommaseo, 7) tratamenduaren arduradunarekin, 15. artikuluak eta hurrengoek zure esku jartzen dituzten eskubideak baliatzeko. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, zuzenean jo dezakezu gure sukurtsaletara, edo idatziz eskaera bat egin bankuaren webguneko "Pribatutasun politika eta cookieak" atalean eskuragarri dagoen galdetegiaren bidez, Datuak Babesteko ordezkariari zuzenduta(DPO@bancaetica.com).
Zure datu pertsonalak prozesatzean arau-hausteren bat egon dela uste baduzu (adibidez, zure datu pertsonalak bankuaren posta-zerrendetan edo webgunean modu bidegabean sartzea), kexa formal bat aurkeztu dezakezu Erreklamazio Bulegoan (- Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua - Via N. Tommaseo, 7 - 35131 Padua - reclami@bancaetica.com). Mesedez, aintzat hartu 15. artikuluan eta hurrengoetan zure eskaerari erantzuteko ezarritako epea hilabetekoa (1) dela, eta bi (2) hilabetera luzatu daitekeela zailtasun bereziko kasuetan. Kasu horietan, Bankuak gutxienez behin-behineko jakinarazpen bat egingo dizu hilabeteko (1) epean, eskaera aintzat hartu dela jakinarazteko. Zure ustez, arduradunak zure datuak tratatzeak DBEO urratzen badu, erreklamazio bat aurkeztu diezaiokezu agintaritza ikuskatzaileari.
Aurreko pribatutasun-politika aintzat hartuta, baimena ematen dut berrien buletina jasotzeko *
(*) Izartxoz markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.