Fiare Banca Etican lankidetza funtsezko balioa da. Fiarek, banku kooperatiboa den aldetik, sareak sortzea bultzatzen du, eta horretarako estrategia da bigarren eta hirugarren mailako erakundeekin hitzarmenak sinatzea. Aliantza horien helburua da ekonomia sozial eta solidarioko erakundeei finantza-zerbitzu jasangarriak izateko aukera zabaltzea. Gure ikuspegi eta balio berak dituzten erakundeekin lankidetzan aritzen gara: kooperatibismoa, ekonomia soziala eta jasangarritasuna dira balio horiek.
Hitzarmenen bidez, hainbat motatako finantza-zerbitzuak eskuratzen laguntzen diegu erakunde kideei, haien beharretara eta helburuetara egokitutako abantaila ekonomikoekin. Mutualismoaren printzipioa sustatuz.
Hitzarmenen eguneraketa:
- FAECTA: Fiare Banca Etica FAECTArekin lankidetzan ari da, Andaluziako lan-kooperatibismoa babesteko.
- Sareen Sarea: Euskadiko gizarte-sektoreko sareak biltzen eta indartzen dituen elkartea da.
- Espainiako Caritas: Karitatezko eta gizarte-ekintzako konfederazio ofizialarekiko hitzarmena.
- FAEDEI: Hitzarmen hau Laneratze Enpresen Elkarteen Federazioarekin (FAEDEI) sinatu da; federazio horrek bazterketa-egoeran dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko egiten du lan. Hitzarmen berrien abantailak
Hitzarmen berrien abantailak
- Hobekuntzak aurrezki-gordailuen baldintzetan
- Euriborra +2 testuinguruaren ondoriozko prezio-jaitsiera.
- Gizarte-ekonomiaren finantzaketa-lerroaren abantailak.
Hitzarmenaren abantailak kontsultatzeko, jarri gurekin harremanetan, dela gure web-orriaren bidez dela zure erreferentziako gestorearen bidez.

Justizia Palestinako herriarentzat: gure konpromisoari eusten diogu
19.09.2025

Gazaren aldeko flotilla gure erresistentzia morala da
16.09.2025

Oporretarako zenbakiak eta aholku erabilgarriak
01.07.2025

EIB nazioarteko finantzaketa etikoko sareekin bildu da
26.06.2025

Lurralde Ekimeneko Taldeak (LET) berriro lortu du helburua
28.05.2025

Fiare Banca Eticak 3,7 milioi euroko mozkineko emaitzarekin itxi du 2024ko ekitaldia
27.05.2025