TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK
Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Belaunaldien arteko erreleboa, finantza etikoen etorkizunerako baldintza

Belaunaldien arteko erreleboa, finantza etikoen etorkizunerako baldintza

Belaunaldien arteko erreleboa, finantza etikoen etorkizunerako baldintza

María Elejalde, FEBEAko teknikaria eta JxFiareko taldeko kidea 


Nortzuk izango dira 30 urte barru finantza-erakunde etikoei eutsiko dieten pertsonak? Nortzuk izango dira bazkideak, langileak eta zuzendaritza-batzordeetako kideak? Erakunde horiek hasieran sortu zituzten pertsonekin partekatuko al dituzte misioa eta ikuspegia?

Galdera horien erantzunak erakusten zuen ziurgabetasunak mahai gainean jarri zuen Europako finantza-erakunde etikoek alde batera utzi ezin duten erronka bat: belaunaldien arteko erreleboa. Guztia Bartzelonako bulego batean hasi zen; han planteatu zen gai hori, 2019an. Horri heltzeko abian jarritako ekintzen ondorioz, Fiare Banca Ética banku etiko eta kooperatiboari lotutako gazte talde batek eraldaketarako tresna bat ikusi zuen finantza etikoetan, beren kezka politiko, ekologiko eta sozialei erantzuteko gai zena. 

FEBEA_Venezia-26

Oinarritik jaiotzen den esperientzia

Bultzada horretatik, gazteen mugimendu bat sortu zen Espainian, Fiare Banca Éticaren oinarri sozialetik abiatuta, Fiareren aldeko Gazteak taldea, sortu eta urte batzuetara soilik, bankuaren partaidetza-guneetan naturaltasun osoz jarduten duen taldea, hain zuzen ere. Kontua ez zen erakundera lagun berriak hurbiltzea soilik; espazio propio bat sortu nahi zen, parte-hartze, prestakuntza eta ekintza kolektiborako, diruaren, ekonomiaren eta aldaketa sozialaren inguruan, gazteentzat erakargarria izango zena. Esperientzia sendotzeko hainbat jarduera antolatu ziren, besteak beste, aurkezpenak, tailerrak, topaketak eta finantza-heziketako proiektuak.

Ereduak hain ondo funtzionatu zuen, Italian erreplikatu zen, GenEtica izenarekin, hura ere Banca Eticaren bultzadarekin eta laguntzarekin. 2024an jaio zen GenEtica, eta bere aitzindarien kasuan bezala, bertan biltzen dira finantza etikoen proposamenaren bidez ekonomia arduratsuagoa sustatu nahi duten 35 urtetik beherako bazkide edo bezero gazteak. 

FEBEA x JxFiare

Erronka estrukturala, ez anekdotikoa

FEBEAn, Banku Etiko eta Alternatiboen Europako Federazioan, bildutako beste finantza-erakunde etiko batzuek antzeko zailtasunei egin behar diete aurre. Ez da erakunde baten arazo puntual edo esklusibo bat: erakunde kooperatibo eta etikoen izaerari berari eragiten dio.

Banku kooperatiboak ez daude produktuak saltzearen edo bezeroak erakartzearen mende soilik. Haien existentzia oinarritzen da oinarri sozial aktibo, konprometitu eta berritzeko gai den batean. Bazkiderik gabe, erakundean parte hartzen eta bera kontrolatzen eta orientatzen duen lagunik gabe, erakunde horiek beren izateko arrazoiaren zati handi bat galtzen dute. Horregatik, eredu hori zuzena dela uste bada, erronka ez da soilik gazteak bezero gisa erakartzea, baizik eta oinarri sozial hori berritzea eragozten duten oztopoak ulertzea eta ezabatzea.  

Espainiatik eta Italiatik Europara

FEBEAk errealitate horri begiratzen dio Europako ikuspegitik, eta ikusi du belaunaldien arteko erreleboaren arazoa errepikatu egiten dela Federazioa osatzen duten finantza erakunde etikoen eta kooperatiben artean. Horregatik erabaki du arazoari heltzea Europako esparrutik, eredu arrakastatsuen lekukoa hartuta, esaterako, Fiareren aldeko Gazteak eta GenEtica. 

Galdera erraza zen: gazteentzako partaidetza eta autogestio guneak sortzea, finantza etikoen mezuan eta borrokan babestuta, baliagarria izan bada Espainian eta Italian, zergatik ez luke funtzionatuko beste herrialde batzuetan? Zergatik ezingo luke Europa mailan funtzionatu?

Horrela sortu zen EYEF (European Youth for Ethical Finance): Europako gazteen borondatezko partaidetza eta atxikimendu talde bat da; finantza etikoak sustatzen ditu Europako gazteen guneetan, eta laguntzen die FEBEAko bazkide diren erakundeei, belaunaldien arteko erreleboaren erronkari erantzuten. 

Sare europar bat eraikitzen ari

Gaur egun, EYEFek bost herrialdetako 35 parte-hartzaile inguru ditu, 16 erakunderi lotuta, horietatik bederatzi direla FEBEAko kideak. Taldeak hiru topaketa egin ditu Europa mailan, eta sare egonkor gisa finkatzeko lan egiten du, bide-orri propio batekin eta baterako proiektuak garatzeko gaitasunarekin.

Haren lana hainbat ildotan egituratzen da:

  • Ezagutza zabaltzea, bai barnekoa bai kanpokoa ere, finantzei, finantza etikoei, diruaren erabilerari eta Europako politikari buruz.
  • Gazteei ahotsa ematea Europako eztabaida politikoan, finantza etikoei, ekonomia sozialari eta bidezko trantsizioari buruz.
  • Aliantzak sortzea beste erakunde batzuekin, ekonomia sozialaren, kooperatibismoaren, gazteriaren, demokraziaren eta erronka klimatikoaren erantzunaren ekosistemaren esparruan.
  • FEBEAko kide diren erakundeei laguntzea identifikatzen gazteek beren instituzioetan parte hartzea zailtzen duten oztopoak.  
FEBEA x JxFiare

Etorriko direnengan inbertitzea

Belaunaldien arteko erreleboa ez da irudi kontua, ezta marketin-lana ere. Bizirik irauteko baldintza bat da, partaidetzan, konfiantzan eta jabetza kolektiboan oinarritzen den finantza-eredu batentzat. Fiareren aldeko Gazteak, GenEtica eta EYEFen esperientziek erakusten dutenez, erabakitzeko, ikasteko eta ekiteko espazio errealak eskaintzen zaizkienean, belaunaldi gazteak, finantza etikoetara hurbildu ez ezik, haien etorkizunaren protagonista ere bihurtzeko gai dira.

Artikulu honen hasierako galderak beharrezkoa izaten jarraitzen du. Baina gaur ere badago erantzun bat martxan: datozen hamarkadetan finantza etikoei eutsiko dieten pertsonak, sareak eta espazioak eraikitzea, oinarritik eta Europaren ikuspegitik.


EYEFekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi helbide honetara: eyef@febea.org