Lehen ere aritu izan gara blog honetako beste sarrera batzuetan Itsas Salbamendu Humanitarioaz (SMH). Fiare Banca Eticako bazkide eta bezero da erakunde hori, eta oraintxe 10 urte bete ditu Mediterraneo itsasoan lan eredugarria egiten. Hamarkada honetan, SMHk gure bankuaren finantzaketa izan du erreskate eta laguntza humanitarioko lanak egiteko.
SMHk 2015eko azaroan ekin zion lanari, Greziako Kios uhartean, Siriako gerrak eragindako krisiari erantzun zuzena eman nahian, eta harrezkero konpromiso etengabea izan du giza eskubideen alde. Erreskatetarako darabilen Aita Mari itsasontziaren bidez, elkartasuna eguneroko jarduna bihurtu du, eta itsas zabalean itxaropenaren ikurra.

Azken bost misioetan, Aita Mari-k 20.000 itsas milia baino gehiago egin du eta 454 pertsona sorotsi ditu, tartean 30 emakume eta 66 adingabe. Erreskate-operazio bakoitza kopuru bat baino askoz gehiago da: hamaika istorio, bizitza eta etorkizun posibleren unibertso bat defendatzea da.
10. urteurren hau dela-eta, SMHk crowdfunding-kanpaina berri bat abiarazi du, 2026an Aita Mari-k erreskate-misioetan jarraitzea bermatzeko. Fiare Banca Eticako bazkide den GOTEO plataforman dago kanpaina, gure kanalean, eta hara jotzeko aukera duzue [hemen].

Harrotasunez betetzen gaitu jakiteak, gure bezeroen diruari esker, SMHrena bezalako proiektuak finantzatu eta lagundu ditzakegula, egunez egun pertsonon duintasunaren eta eskubideen alde borrokan jarraitu dezaten.
Zorionak, Aita Mari, 10 urte hauetan izandako konpromiso eta gizatasunagatik!
AITA MARI laguntza humanitarioko itsasontziaren 2026ko kanpaina
Fiare Banca Etica zalantzan jarri eta eraldatzen duen kulturarekin
13.11.2025
Soulem: lana duintasun bihurtzen denean
16.10.2025
Sare Topaketa Murtzian
30.09.2025
Gure zenbakien indarra eta datozen erronkekiko grina
22.08.2025
Ekonomia kooperatiborako finantza etikoak
13.08.2025
Kooperatibismoaren balioek bankuaren jarduera osoa zeharkatzen dute
11.07.2025