Aurkeztu behar diren agiriak | Fiare Banca Etica

Aurkeztu behar diren agiriak

Pertsona fisikoak diren bazkideak

Berez:

  • BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoia.
  • Nortasun-agiri balioduna (aurre-erregistroa egiteko, kopia; izena emateko, originala).

Adinez nagusia den beste bazkide baten ordezkariak badira:

  • Eskuordetza eman duen bazkidearen barra-kodea duen kupoia, BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutakoa, eskuordetza-inprimakia (eredu bakarra) eskuordetza eman duen bazkidearen sinadurarekin eta haren nortasun-agiriaren fotokopiarekin (bestela balioagabetu egin liteke ordezkaritza).

Bazkide den seme-alaba adingabearen ordezkariak badira:

  • Seme-alaba adingabearen barra-kodea duen kupoia, BancanotE helbidea duen txekean inprimatutakoa.
  • Ama-aita/seme-alaba harremana egiaztatzen duen familia-liburuaren kopia edo, horren ordez, auto-egiaztapen bat (eredu bakarra dago, hemen deskarga daiteke), 445 zenbakiko 2000-12-28ko 445 zenbakiko EPDko 46. artikuluko xedapenenetan adierazitakoarekin bat etorriz.
  • Gurasoen nortasun-agiria (kopia, aurre-erregistroa egiteko; jatorrizkoa, izena emateko).

Pertsona fisikoak ez diren bazkideak, baita erakunde publikoak ere

Legezko ordezkariak badira

  • BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoia, pertsona juridikoari dagokiona.
  • Auto-egiaztapena (inprimaki bakarra, hemen deskarga daiteke) 2000/12/28ko 445 zenbakiko EPDko 46. artikuluan, pertsona juridikoak diren bazkideen legezko ordezkariaren figurari buruzko xedapenetan, ezarritakoari jarraikiz.
  • Legezko ordezkariaren nortasun-agiria (aurre-erregistroa egiteko, kopia; izena emateko, originala).

Pertsona juridiko baten botoa bazkide den pertsona fisiko edo juridiko bati eskuordetu bazaio

  • BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoia, eskuordetzea eman duen pertsonari dagokiona.
  • Auto-egiaztapena (inprimaki bakarra, hemen deskarga daiteke) 2000/12/28ko 445 zenbakiko EPDko 46. artikuluan, pertsona juridikoak diren bazkideen legezko ordezkariaren figurari buruzko xedapenetan, ezarritakoari jarraikiz.
  • Eskuordetze-agiria (inprimaki bakarra, hemen deskarga daiteke), botere hori jaso duena, era berean, banketxeko bazkidea ere baden kasuetan. Agiria behar bezala bete beharko da, eta eskuordetza eman duen legezko ordezkariaren zigilua eta sinadura izan beharko ditu.
  • Legezko ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia (indarrean egon behar du).
  • Batzarrean parte hartuko duen pertsonaren nortasun-agiri balioduna, indarrean dagoena (aurre-erregistroa egiteko, kopia; izena emateko, originala).

Legezko ordezkaritza hirugarren bati eman bazaio

  • BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoia, eskuordetzea eman duen pertsonari dagokiona.
  • Auto-egiaztapena (inprimaki bakarra, hemen deskarga daiteke), 2000/12/28ko 445 zenbakiko EPDko 46. artikuluan, legezko ordezkariaren figurari buruzko xedapenetan, ezarritakoari jarraikiz, ordezkaritza hirugarrenei ematen dien organo eskudunaren erabakiak hartzeko ematen zaizkion botereei dagokionez.
  • Ordezkaritza eman izanaren agiria (inprimaki bakarra, hemen deskarga daiteke), ordezkaria bazkidea ez den kasuetan. Agiria behar bezala bete beharko da, eta legezko ordezkariaren zigilu eta sinadura originalak izan beharko ditu.
  • Legezko ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia (indarrean egon behar du).
  • Batzarrean parte hartuko duen pertsonaren nortasun-agiria, indarrean dagoena (aurre-erregistroa egiteko, kopia; izena emateko, originala).

Auto-egiaztapenaren alternatibak:

1. Presidenteak edo kide anitzeko organoak ordezkaritza ematen duela adierazten duten agiriak aurkeztu beharko ditu eskuordetzea emango duenak, esate baterako: presidentearen sinadura autografiatua duen gutuna eta sozietatearen zigilua; kide anitzeko organoak, batzarrean parte hartzeko, legezko ordezkaria ez den pertsona fisiko edo juridiko bat izendatzen duen unea biltzen duen akta-liburuko pasartea eta abar;
2. Horrez gain, kargua egiaztatzen duen agiria ere aurkeztu beharko du. Agiri horretan adieraziko da ordezkaritza eskuordetu daitekeela eta nori eskuordetu dakiokeen (estatutuetako pasarteak);
3. Dagokion Merkataritza Ganberako erregistro-agiria. Hortik ondorioztatuko da indarrean dagoen legezko ordezkaria nor den (erregistratutako sozietateen kasuan). Alternatiboki, indarrean dagoen legezko ordezkaria izendatzeko ekitaldiko aktaren pasarte sinatua (bertan datak agertu beharko du; bestela, kargua berresten duen adierazpena ere onar daiteke, edo Administrazio Kontseiluaren zein eskumena duen beste edozein organoren akta ere bai, presidenteak batzarrean parte hartu zuela adierazten bada);
4. Batzarrean parte hartuko duen pertsonaren nortasun-agiria (aurre-erregistroa egiteko, kopia; izena emateko, originala).

* Adierazpenak faltsuak badira edo, kontrol-prozeduretan, egindako adierazpenetan bildutako edukia faltsua dela ikusiko balitz, Banka Etikoak eskubidea du adierazpena egin duen pertsonaren aurka egiteko eta, 2000ko abenduaren 28ko 445 zenbakiko Errepublikako Presidentearen Dekretuaren 76. artikuluari jarraikiz, zigor-kodean eta dokumentuen faltsutasunari buruzko legeetan xedatutako zehapenak aplikatzeko.

GARRANTZITSUA: ESKUORDETZEAK ETA AHALDUNTZEAK

Oro har
Bankuko bazkide den edonork hitz egin dezake batzarrean, eta botoa emateko eskubidea du, honako baldintza hauek betez gero:
Bazkidea da batzarraren eguna baino 90 egun lehenagotik, gutxienez (lehenengo deialdiaren eguna hartuko da kontuan), artikuluan ezartzen denari jarraikiz, bigarren deialdian ohiko batzarrak balioa izango duela, bertaratutako bazkide-kopurua edozein delarik ere.

Eskuordetzari dagokionez
›› Eskumen-eskuordetze bat da; hau da, bazkide batek beste bati ematen dio eskumena bere izenean eta bere ordezkari gisa botoa emateko.
›› Norbait ordezkari izendatzeko, idatziz eman beharko da ordezkaritza-eskumena.
›› Batzarrera bertaratu den pertsonak gehienez ere 10 boto ordezkatu ahal izango ditu, edozein delarik ere estatutuen edo botereen bitartez ordezkatzen dituen enpresen edo erakundeen kopurua.
›› Adingabeak edo buru-ahalmen guztiak ez dituzten pertsonak ezingo dira ordezkari izan.

Gogorarazten dugu eskuordetza-agirian derrigor agertu behar dela eskuordetza jaso duenaren izena. Horrez gain, eskuordetza eman duen pertsonaren jatorrizko sinadura eta haren nortasun-agiriaren fotokopia ere izan behar ditu; bestela baliogabetu egin daiteke. Pertsona fisikoak ez diren bazkideen kasuan, ordezkaritzak eskumena eskuordetu duenaren legezko ordezkariaren sinadura originala izan beharko du, bai eta indarrean dagoen nortasun-agiriaren kopia eta erakundearen idazpurua duen paperean egindako auto-egiaztapena ere, 2000ko abenduaren 28ko 445 zenbakiko Errepublikako Presidentearen Dekretuaren 46. artikuluari jarraikiz. Bertan, legezko ordezkaria dela adierazi beharko da edo, bestela, legezko ordezkaria nor den frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Legezko ordezkariari dagokionez
›› Legezko ordezkaria da pertsona juridiko bat edo elkarte bat ordezkatzeko legezkotasuna duen hura: akzio bidezko sozietateei buruzko zigor-kodeko 2.384. artikuluaren arabera (horixe erabiliko dugu hainbat egoera irudikatzeko), estatutu edo botere bidez administratzaileei eskuordetutako ordezkaritza-boterea orokorra da.
›› Hala ere, sozietate handi eta egituratuetan, baliteke barne-sailak edo ad hoc botereak egotea, eta horrek ordezkaritza-boterea muga lezake. Kasu horretan, egintzaren efektua zuzenean erakundeari dagokio.
›› Edonor, Fiare Banka Etikoko bazkide izan ala ez, Fiareko bazkide diren pertsona juridikoen kopuru mugagabe baten ordezkari izan daiteke, haren karguaren arabera (Administrazio Kontseiluko burua) edo ad hoc agindu baten bitartez (botereak).

Adibidez:
Urlia bazkidea da eta Fiareko bazkide diren bi kooperatibatako (Alfa kooperatiba eta Omega kooperatiba) burua da. Aipatutakoaren arabera, gehienez ere hamahiru boto izan ahalko ditu: hiru berari dagozkionak (bat pertsona fisikoa izateagatik, beste bat Alfa kooperatibarengatik eta beste bat Omega kooperatibarengatik) eta hamar ordezkari izateagatik.
Eskuordetzea bazkide den pertsona fisikoari zein Alfa edo Omega kooperatibei egin ahalko zaie; kasu horretan, Urlia legezko ordezkariaren bitartez emango dute botoa, nahiz eta guztira pertsona fisiko bati eskuordetu dakiokeen boto-kopurua ezin den hamar baino gehiago izan.

›› Ezintasunen bat duten edo adingabeak diren bazkideen tutoreak haien ordezkari izan ahalko dira batzarrean, kopuru-mugarik gabe.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil