Bazkideak | Fiare Banca Etica

Bazkideak

Bazkidetzat ditugu, kapital soziala eman duten pertsona fisikoak eta juridikoak. Akziodunak izan eta Banca Eticaren kapital sozialean parte hartzeak demokrazioa ekonomikoko proiektu batean partehartzea esan nahi du. Banca Eticak bankuaren benetazko jabeak diren milaka bazkide izan ditzake, finantza-talde handiekiko independentzia bermatzen dute eta garapena indartzen dute.

Bazkideek aktiboki partehartzen dute bankuaren bizitzan Bazkideen Toki Antolakuntzaren bitartez. Bankuen ikuspegian tresna bakarra tokiko taldeetan eta Lurralderako Ekimen Taldeetan (LET) garatzen dena. Bere eginkizuna honakoa da: Bankuaren ekintzak tokiko beharrekin konektatu, gure erakundearen ikuspegi mutualista sustatuz.

Banca Eticako bazkideek “balio dute” bazkide bakoitzak bere ideiak adierazi ditzakelako eta elkarte edo komunitate bakoitzaren beharrei ahotsa eman diezaiokelako. Kredituaren legedi berriak bankuen ondarea handitzera behartzen du, bestela ezinezkoa da ekonomia sozial eta solidarioko proiektuen finantziazioa handitzea. Horregatik, Banca Etican bazkide egitea gure helburua lortzen laguntzeko modu bat da eta elkarrekin interes gorena jarraitzea: denon interesa.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil