TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Fiare Banca Eticako bazkideen batzarrak balantzea onartu eta Batzorde Etikoa berritu du

Fiare Banca Eticako bazkideen batzarrak balantzea onartu eta Batzorde Etikoa berritu du

Fiare Banca Eticako bazkideen batzarrak balantzea onartu eta Batzorde Etikoa berritu du

Maiatzaren 16an, larunbata, bankuko bazkideak batzarrean bildu ziren, bai Vigon, bai Anconan (Italia) eta bai online, zuzeneko transmisio baten bidez.

Batzarrak 2025eko balantzea onartu zuen; hain zuzen ere, Banca Eticaren hazkundearen martxa ona islatzen du balantze horrek:

  • Pertsonentzako, enpresentzako eta erakundeentzako kredituak % 8,3 hazi ziren aurreko urtearen aldean, banku-sistemako batezbestekoa baino bederatzi aldiz gehiago.
  • Aurreztaileek finantza etikoekiko duten konfiantza gero eta sendoagoa da: zuzeneko kaptazioa 2.812 milioi eurora iritsi zen (+% 7,8, hain zuen, 2024ko datuekin alderatuta, eta +% 2 banku-sistemarekin alderatuta).

Banca Etica Taldeak 12,2 milioi euroko irabazi garbi bateratuarekin itxi zuen ekitaldia (10,5 milioi euro entitate matrizeari bakarrik dagozkio). Kapital sozialak hazten jarraitzen du, eta, gaur egun, 100 milioi euroko mugarri esanguratsua gainditu du. Horri esker, Banca Eticak ondare-sendotasunaren indizeak hobetu ditu: % 24,78ko TCR ratioa eta % 20,96ko CET 1 ratioa izatea lortu du.

Bazkideek Batzorde Etikoa berritzeko bozkatu zuten. Batzorde hori, hain zuzen ere, bankuaren jardueretan finantza etikoen printzipioak errespetatzen direla zaintzeko organo independentea da. Berak bermatzen du finantzaketen eta inbertsioen bidez proiektu sozialak, ingurumenekoak eta lankidetzakoak babestuko direla, inklusio finantzarioa sustatuta. Banca Eticaren Batzorde Etiko berria datozen 3 urteetan arituko da jardunean, eta honako hauek osatzen dute:

  • Barbieri Roberto Enrico
  • Feruglio Francesca
  • Guarascio Carmela
  • Martínez Contreras Francisco Javier
  • Peliti Giuditta
  • Sánchez González Ana Delia
  • Villano Francesco

Banca Eticaren Batzara zabaltzean, minutu bateko isiluneaz adierazi zitzaien elkartasuna egungo gerrek eragindako gehiegizko biktimei. Bestalde, César Essayan monsinorea izan zen Batzarreko ohorezko gonbidatua, Beiruteko Latindar Bikaritza Apostolikoko bikarioa. Hala, bere testigantza eman zuen Libanoko krisi dramatikoari buruz, bake-itxaropenei buruz eta finantzak desarmatu beharrari buruz:

«Bost urtez gerrak, krisi sozioekonomikoa, suntsiketak eta, batez ere, heriotzak pairatu ondoren, eta gerra oraindik ere abian dagoela, «Nahikoa da!» oihukatu beharra dugu. Jada ez dugu biziraupenaren bidelagun izan nahi. Bizitza posible egin behar dugu, ikusi baititugu pertsonak altxatzen, ikusi baitugu itxaropena berpizten. Baina gaur egin beharreko galdera ez da soilik zer egin dezakegun: benetan zer aldatu nahi dugun galdetu behar dugu».

Datozen egunetan, bozketan izandako partaidetza-zifrei buruzko datu analitikoak argitaratuko dira webgunean, dagokion atalean.

Lan ona egitea opa diegu Batzorde Etikorako aukeratutako pertsonei, eta eskerrak ematen dizkiegu bai haiei eta bai Italiako zein Espainiako bazkide guztiei, Banca Eticaren proiektuaren hazkundean parte hartzeagatik eta horren alde etengabe konprometitzeagatik.

Hurrengo batzarrera arte!