Aurten, Fiare Banca Etican, Espainian banku-erakunde gisa gure hamargarren urteurrena ospatuko dugu. Banca Eticak Bilbon duen lehen sukurtsala ireki genuenetik eta Espainiako Bankuaren banku-fitxa bat lortu genuen unetik 10 urte bete ditugu. Harrezkero, FiareBE alderdi guztietan hazi da: Bilbon ez ezik, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan ere badugu presentzia; 3.792 bazkide ditugu, eta dagoeneko 116 milioi euro baino gehiagoko proiektuak finantzatu ahal izan ditugu Espainian bakarrik.
Orain arte eskuratutako lorpen guztiak ospatu nahi ditugu, hasieratik proiektu hau babestu duten pertsonei eta azken urteetan batu direnei eskerrak eman nahi dizkiegu. Era berean, erronkaz eta aukeraz betetako etorkizunera begiratu nahi dugu. Horregatik, aurtengo azken hiruhilekoan hainbat hiritan egingo diren ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Jai horietako bakoitzean hizlari, gonbidatu eta kultur jarduera ezberdinak izango dira, lurralde bakoitzeko pertsonak konektatuta. Biltzeko eta ospatzeko topaguneak izango dira, hala ere, baita eztabaidatzeko, egindako bidea gogoratzeko eta helburu berriak planteatzeko ere.
Gorde datak eta erne egon xehetasun gehiagotarako!
- Urriak 25, ostirala, Bilbo 18:00etan
- Azaroak 29, ostirala, Madril
- Abenduak 12, osteguna, Bartzelona
La Imprenta: mundua eraldatzeko kultura
11.12.2025
FEBEA 2025en urteko topaketa Thunen: bi egun mendien eta gogoeten
01.12.2025
Fiare Emakume Taldearen lehen topaketa presentziala
27.11.2025
Kapital soziala argi eta garbi azalduta. Zergatik interesatu beharko litzaizuke?
21.11.2025
Egin bat aldaketarekin Change Makers mahai-jokoarekin!
18.11.2025
Finantza etikoek ia 300 milioi bideratu zituzten 2024an trantsizio energetikora
17.11.2025