TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Finantza etikoak

Finantza etikoei buruzko berri guztiak

EIB nazioarteko finantzaketa etikoko sareekin bildu da

EIB nazioarteko finantzaketa etikoko sareekin bildu da

EIB nazioarteko finantzaketa etikoko sareekin bildu da

Andrea Baranes Febearen administrazio-kontseiluko kidearen artikulua

EIB nazioarteko finantza etikoko sareekin bildu da

Ekainaren 5ean, “Ethical banking for more social impact in Europe” bilera egin zen Bruselan, Europako Inbertsio Bankuak (EIB) antolatuta, eta Banku Etiko eta Alternatiboen Europako Federazioarekin (Febea) eta Global Alliance For Banking On Values (GABV) banku etikoen munduko sarearekin lankidetzan.

Elkarrekin ekonomia sozialaren eta guztion ongiaren alde lan egitea: horixe da jardunaldi horretatik ateratako mezu nagusia.

Gelsomina Vigliotti EIBko presidenteordeak, bere hasierako hitzetan, gogorarazi zuen funtsezkoa dela finantza etikoekin lan egitea Europako agendaren lehentasunetako batzuk egia bihurtzeko: erronka sozialak, ekonomia zirkularra bultzatzea, inklusioa sustatzea eta klima-aldaketaren aurkako borroka, besteak beste.

Esku-hartzeetan behin baino gehiagotan aipatu zen Europako Inbertsio Bankuaren eta Banca Eticaren arteko akordioa. Horri esker, 165 milioi eurotik gorako kredituak eman ahal izango zaizkie finantza-zirkuituetatik kanpo geratu ohi direnei, bereziki emakumeei, migratzaileei eta hirugarren sektoreko erakundeei.

Kredituak ematea akordio honen funtsezko zatia bada ere, helburuak haratago doaz. Honako hauek neurtu behar dira: inklusioa, eskumenen hazkundea, komunitateak sortzea eta sareak finkatzea.

Banca Eticako administrazio-kontseilari Raffaella De Felicek azaldu zuen bezala, proiektuaren arrakasta akronimo honetan datza: CIAO (Capacity building; Innovation; Accountability; Objectives and obstinacy). Profesionaltasuna eta eraginkortasuna erakustea, helburu desafiatzaile eta berritzaileak ezartzea, eta lortutakoaz gardentasunez informatzea.

Europako erakundeek adierazi dute beren nahia ez dela Banca Eticaren eta EIBren arteko lankidetza-akordioa soilik salbuespenezko akordio bat izatea; eredutzat har dadin nahi dute, Febea eta Gabv sareetako kide diren beste banku batzuek aliantzak egin ditzaten bultzatzeko. Finantza etikoek ez dute hondar-alternatiba bat izan behar, baizik eta ekonomia- eta finantza-sistemaren funtsezko zati bat.

Finantza Etikoen Fundazioak, Fondazzione Finanza Eticak eta Febeak sustatutako Europako Finantza Etikoei buruzko azken txostenean nabarmentzen denez, banku etikoek banku-sistemaren batez bestekoak baino kreditu gehiago ematen dizkiote ekonomia errealari. Baina zenbakietatik harago, batez ere gizarte-ekonomiaren zirkuituaren barruan dauden erakundeei ematen dizkiete kredituak. Arreta berezia eskatzen duten beharrizanak dituzten erakundeak, edo haien ezaugarrietara egokitzen diren finantza-tresnak, hala nola likidezia-hornidura, bermeak…

Europako Batzordeak eta EIBk tresna horietako batzuk garatu dituzte, baina beharrezkoa da gizarte-ekonomiaren behar espezifikoen arabera egokitzen jarraitzea. Horregatik, funtsezkoa da finantza etikoek Europako erakundeekin lan egitea, gure sektoreari mesede egingo dioten neurriak diseinatzen eta sustatzen aktiboki laguntzeko.

Gero eta sarriago, finantza etikoak eragile eta solaskide dira Europako erakundeekiko harremanetan. Finantza etikoak aliantzaz osatutako ibilbidea ari dira egiten Europako erakundeekin. Banca Eticaren eta EIBren arteko akordioa inflexio-puntu bat da, finantza etikoek pixkanaka egin behar dugun bidearen eredua.

Foto de: BEI

Foto de Fang Guo en Unsplash