Enpresak eta antolakundeak | Fiare Banca Etica

Enpresak eta antolakundeak

Gure produktu eta zerbitzuek antolakunde eta enpresa sozial eta arduratsuen eskakizunak asebetetzen dituzte. Kreditu-erakunde hutsa baino harago, helburuak eta idealak partekatzeko bazkidea topatu gura dutenei erantzunak ematen dihardugu.

Fiare Banca Eticak antolakunde eta enpresen eskura ezartzen ditu zerbitzuak, eguneroko eragiketen gestiorako, funtsak eskuratzeko jarduerarako edota diruzaintza-kudeaketarako. Gure kreditu-politikari jarraiki, gure misioa partekatu eta ondoko jardueretan diharduten entitate-bazkideak finantzatzen ditugu:

  •  nazioarteko lankidetza eta bidezko merkataritza
  • ekonomia soziala eta gizarteratzea
  •  nekazaritza ekologikoa eta energia berriztagarriak
  • balio sozial eta kulturak eraldatzaileak

2014ko urriaren 1etik aurrera, eta ondorengo hiletan zehar, Fiare Banca Eticak hamar urtean izandako bezeroendako produktu eta zerbitzu gero eta hobeak eskaintzen saiatuko gara. Gure proiektuak berezko duen lankidetza eta elkarrekikotasun izpirituari men eginez, Fiareren 5.000 bazkideekin ipiniko gara hartu-emanetan, gurekiko konpromisoa lortzen lagungarri gertatu diren banka produktu eta zerbitzu berariazkoak

Jaso ezazu gure berri

Bloga izango da Fiare Banca Eticaren eguneroko berri zabaltzeko tresna; bertan azalduko ditugu, besteak beste: aurrezkien bitartez finantzatutako antolakundeen istorioak; eta elkartasuneko ekonomiari loturiko gaiez zein albisteez dugun jarreraren berri.

Fiare Banca Eticaren berri jasotzeko: albiste-buletinera harpidetu zaitezke; Twitterren jarraitu diezagukezu; eta Facebook orrialdean ‘atsegin dut’ sakatu.

Argibide gehiago gura izanez gero, guregana jo zenezake edo, bestela, Lurralde Ekimeneko Taldeetako tokian tokiko bazkideengana.

 

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil