Gizarte-erantzukizuna
Gure jarduera operatiboak eta kulturalak Gizarte-erantzukizun Korporatiboan jartzen du arreta. Tresna desberdinen artean ICEAren (Instituto para la Certificación Ética y Ambiental) Gizarte-balioaren ziurtagiria daukagu. Gizarte-balioaren estandarra SA 8000 nazioarteko ziurtagiri sistema eta ISO 26000 arauekin bat dator eta preskribatu egiten da, beste instrumentu batzuk ez bezala, kate osoko arriskuaren ikuskaritza eta produkzio-jarduerak giza-eskubideetan, gizartean eta ingurugiroan duen eragin negatiboa prebenitzeko tresnak.
Gizarte-erantzukizun Korporatiboaren gaian kalitate marka bat da, lau urtetako azterlan zehatzak eta alderdi sozial, akademiko eta instituzional garrantzitsuenak sartzen dituen hainbat kontsulten ondoren egina. Gizarte-balioaren estandarraren helburuak honakoak dira:
- Garapen sozialaren esparru ekonomikoan honakoa sustatu: berdintasun eragingarria, ingurugiro-babesa, eta oinarrizko eskubideen errespetua eta sustapena.
-
Bidezko merkatu garden eta solidarioaren hazkuntza eta garapena lagundu;
-
Erakundeei eta hiritarrei Gizarte-erantzukizuneko gaietan sentsibilizatu eta Bidezko Merkataritza sustatu.
Gizarte-balioa, finantza etikoen “jardueran ekonomikoen ondorio ez ekonomikoak” ebaluazio-printzipioarekin bat, honako interes taldeei aplikatzen da:
- langileak
- akziodunak
- bezeroak
- kontsumitzaileak
- hornitzaileak
- hartzekodunak
- Tokiko eta nazio-komunitateak
- elkarteak
- erakunde publikoak
- etorkizuneko belaunaldiak
Erakunde bateko erantzukizunaren alderdi guztiak heltzen dituen estandarra da: soziala, ingurugirokoa eta ekonomikoa. Hain zuzen ere, ikuskatutako alderdiak honakoak dira:
- Komunitatea (tokiko komunitateei errespetua, web korporatiboen segurtasuna eta babesa, garapen programak eta gizarte-sustapena);
- lana (bereizketarik gabeko politika, adin txikikoen lana, derrigorrezko lana, erakunde-askatasuna eta negozioazio kolektiboa, lansarien politika, osasuna eta segurtasuna, lan-ordutegia, gaitasunen garapena);
- kontsumoa (kontsumitzaileen eta hiritarren babesa);
- ingurugiroa (ingurugiro-babesa);
- merkatua (hornitze harremanak, ustelkeriaren aurkako lehia, norgehiagoka, salmenta eta banaketa, finantza-kudeaketa arduratsua).
Gizarte-balioaren estandarrari dagozkion erreklamazioak
Estandarrak aurreikusitakoarekin bat ez datorren egoera edo gertakarien kasuan, ICEAra erreklamazioa bidali daiteke, erreklamazioak edo kexak oinarririk duen aztertzeaz arduratuko delarik;
- 5 egun balioduneko epean interesdunari komunikatuko zaio mezua jaso dela;
- “Erreklamazioen” erregistroan kexa erregistratuko da;
- Interesdun arduradunen bitartez, ICEAren ustezko erantzukizuna eta gertaerak azaltzeko beharrezkoak diren datuak bildu eta ekintzak aurrera eraman;
- Ekintza zuzentzaileak abian jarri, interesdun arduradunak inplikatuz;
- Kexaren kudeaketa eta irtenbide-moduak egoki erregistratu, ekintza zuzentzaile/prebentziozkoen eraginkortasunaren kontrola barne;
- Erreklamatu duenari edota interesdunei amaierako emaitzak komunikatu gehienez ere 30 egun baliodunean edozein erreklamazio jaso denetik.
- Erreklamazioa edozein pertsonak aurkeztu dezake posta elektronikoa bidaliz reclami@icea.info helbidera, adieraziz; izena eta abizenak, posta-elektronikoaren helbidea, telefonoa, erreklamazioaren zioa.
- Etika eta Ingurugiroko Ziurtagirirako Erakundeak erreklamazio aurkezten duen pertsonaren konfidentzialtasuna bermatzen du.