Kooperatibismoa, etika, gardentasuna. Horiek dira Fiare Banka Etikoa definitzen duten eta gure jarduna zuzentzen duten printzipioetako batzuk. 2020az geroztik, urtero-urtero, gure printzipioekiko konpromisoa erakusteko, Inpaktuen Txostena argitaratzen dugu. Urtez urteko lan horretan, gure kreditua, gure jarduerak eta haiek gure planetan duten eragina jasotzen ditugu. Azken batean, gure kooperatiban konfiantza duten eta parte hartzen duten pertsona guztiei kontuak ematen dizkiegu.
Banka Etikoan ondotxo dakigu: jarduera ekonomiko orok ondorio ez-ekonomikoak ditu, hau da, ingurumenean eta gizarte-ongizatean eragina du. Horregatik sortu da, hain zuzen, Inpaktuen Txostena, Banka Etikoaren jarduerei buruzko informazioa emateko: bai inpaktu positiboei eta haien eraginpeko arloei buruzkoa, bai eta hobetu behar diren alderdiei buruzkoa ere. Azken helburua ez da gainerako bankuekiko aldea markatzea soilik, baizik eta geure burua motibatzea, etorkizun jasangarriago, bidezkoago eta berdinzaleago baten alde lan egiten jarraitu dezagun.

Txostenean, Banka Etikoaren baliabideen kudeaketatik hasi eta urteko kreditu berrietara arteko alderdiak jasotzen dira, bai eta eragindako inpaktuak ere, arlo handitan banatuta (gizartea, ingurumena, komunitatea, nazioartea eta eskubideak). Horiez gain, gure jardueretatik eratorritako CO2 isuriak ere jasotzen dira.
2024ko Inpaktuen Txostena argitaratu berri dugu, eta, han, bankuaren 2023ko jarduerak berrikus daitezke. Besteak beste, honako datu hauek aurkituko ditugu:
- Kreditu berrien % 67,6 gizarte-arlora bideratu dira.
- Kreditu berrien % 30 ingurumen-arlora bideratu dira.
- 14 milioi euro etxebizitza-eskubidera bideratu dira.
- 21.240 pertsonari lagundu zaie, gizarte-arloan finantzatutako erakundeei esker.
- Energia berriztagarrien 143 instalazio egin dira.
- 15.462 hektarea kontserbatu dira, ingurumena zaintzeko jarduerei esker.
- 24.365 pertsonak izan dituzte onurak, nazioarteko lankidetza-proiektuei esker.
Sartu gure webgunean, eta kontsultatu 2024ko Inpaktuen Txostena edo aurreko txostenetako
edozein.
Bakea da egin daitekeen inbertsio bakarra: Grupo Banca Eticaren hautua
09.03.2026
Finantza feministak: Bizitza erdigunean jartzeko bide kolektiboa
05.03.2026
13 Grados: Itsasoa komunitate bihurtzen denean
27.02.2026
Gizarte Ekonomia sendotu egiten da: Fiare sektoreko enpresa garrantzitsuenen artean
25.02.2026
Bazkideen batzarra Vigon: batzarra baino askoz gehiago
23.02.2026
Ekonomia lurraldetik eraikitzen denean
18.02.2026