INPAKTU POSITIBOA CROWDFUNDING KANPAINA | Fiare Banca Etica

INPAKTU POSITIBOA CROWDFUNDING KANPAINA

Desgaitasunaren arloko "Inpaktu Positiboa" crowdfunding kanpainaren lehen deialdia aurkezten dugu, Etica Funds* funtsaren ekarpenari esker; izan ere, funts horrek crowdfunding-eko proiektuak sustatzeko aukera ematen baitu.

Fiare Banca Eticatik, eta Goteo fundazioaren laguntzari esker, 2018. urteaz geroztik, hainbat arlotako eta hainbat gairi buruzko proiektuen crowdfunding kanpainak bultzatzen ditugu; guztion mesederako proiektuak izaten dira betiere, bankuaren balioei jarraikiz. Horregatik egin dugu deialdi hau, honako elementu hauekin:

Gaia

Deialdia desgaitasunaren arlora eta desgaituen senitartekoengana bideratuta dago, eta pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen dituzten eta senitartekoei laguntza eskaintzen dieten erakundeei laguntzeko helburua du.

Desgaitasuna duten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, desgaituen eskubideak onartu eta babestea, aukera-berdintasuna sustatzea eta, azken batean, haien gizarteratze-maila eta normalizazio-maila areagotzea lortu nahi duten ekimenak dira deialdi honen xede.

Banca Etica taldearen ekarpenak

  • Hautatutako proiektuak Goteoren Fiare kanalean sartzea, proiektuaren komunikazio-kanpainan laguntzea eta proiektua Fiare Banca Etica osatzen duten erakundeen eta bazkideen sareetan ezagutaraztea.
  • Crowdfunding funtsak 2.500 euroko ekarpena egingo dio zure proposamenari, betiere zure xede-aurrekontuaren % 75 lortzen duzunean, eta baldin eta zure aurrekontua gutxienez 8.000 eurokoa bada. Funtsak proiektu guztietarako egingo duen guztizko ekarpena 10.000 euro izango da.

Hartzaileak

Deialdia erakundeei zuzenduta dago, forma juridikoa edozein izanik ere, baina ekonomia sozialeko erakundeek edo hirugarren sektoreko erakundeek aurkeztutako proiektuak positiboki baloratuko dira, hala nola kooperatibek, elkarteek, lan-sozietateek, fundazioek, laneratze-enpresek edo enplegu-zentro bereziek aurkeztutakoak.

Proiektuak baloratzeko irizpideak

Proiektuak barne-batzorde batek hautatuko ditu, honako irizpide hauen arabera:

  •     Proiektuaren originaltasuna eta kalitatea, oro har
  •     Gizartean eta ingurumenean duen eragina
  •     Kanpainako komunikazio-planaren kalitatea
  •     Sustatzaileek Fiare Banca Eticarekin aldez aurretik lotura izatea
  •     Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa
  •     Banca Eticaren balio eta helburuekin bat egitea, Estatutuen 5. artikuluaren eta gure Manifestuaren arabera.

Aurkeztu beharreko proiektuen adibideak

  •     Laneratzearekin lotutako jarduerak;
  •     Herritarrak desgaitasuna duten pertsonen eta beren senitartekoen bizimodua hobetzearen alde mobilizatuko dituzten ekintza zehatzak;
  •     Hezkuntza-proiektuak;
  •     Ikastetxerako (eta ikastetxearekin) eta auzoetarako jarduerak;
  •     Marketineko eta komunikazioko ekintzak;
  •     Boluntariotzako eta gizarte-animazioko jarduerak.

Proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Proiektuaren laburpena (gehienez 2 orrialde); proposatzailea nor den deskribatu behar da, kanpainaren xede den jardueran zer nolako esperientzia duen, proposamena egiten duen erakunde edo pertsonarekin lotura duten pertsonen sareak aipatu behar dira, eta proiektuan bazkide diren erakundeak ere bai.
  • Aurrekontua, edo ekonomia- eta finantza-plana, proiektuko gastuen aurreikuspeneko edo kudeaketako plana; kanpainaren kostua eta kanpainarekin lotutako ekintzen kostua adierazi behar dira.
  • Komunikazio-plana edo kanpaina ezagutarazteko ekintzak azaltzen dituen dokumentua; besteak beste, ordainen sistema, sare sozialetan edo erreferentziako lurraldean aurreikusitako jarduerak, edo kanpaina arrakastatsua izateko lagungarri den edozein komunikazio-elementu aipatu behar dira.

Irakurri itzazu deialdiko oinarriak eta aurkeztu zure proiektua. 

Kontsultak:comunicacion@fiarebancaetica.coop

*Etica Funds aurrezkiak kudeatzeko Etica Sgr S.p.A. sozietatearen izen komertziala da; sozietate hori Banca Etica taldeko partaidea da.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil