Partikularrak | Fiare Banca Etica

Partikularrak

Gure produktu eta zerbitzuek banka-eragiketa sorta zabala eskaintzen dizute; bai eta zerbait berezia ere: zeure aurrezkien bitartez gizarte eta ingurumen balioa garatzen laguntzen ari zarelako ziurtasuna.

Kontu korronteak, txartelak, online banka: eguneroko beharrizanetarako. Aurrezki eta inbestitze produktuak: geroari jakinaren gainean begiratzeko, eta zeure diruarekin ekonomia sozial eta solidarioa laguntzen zabiltzala jabetzeko.

2014ko urrian hasi eta ondorengo hiletan saiatuko gara produktu eta zerbitzu berri eta gero eta hobeak eskaintzen lehenik eta behin Fiare Banca Eticak hamar urteotan gurekin izandako bezeroei. Gure proiektuak berezko duen lankidetza eta elkarrekikotasun izpirituari men eginez, arian-arian ipiniko gara Fiareren 5.000 bazkideekin hartu-emanetan, gurekiko konpromisoa lortzen lagungarri gertatu diren banka produktu eta zerbitzu berariazkoak eskaintzeko.

Gure berri izateko

Bloga izango dugu Fiare Banca Eticaren eguneroko berri zabaltzeko tresna; bertan azalduko ditugu, esate baterako, aurrezkien bitartez finantzatutako antolakundeen istorioak, eta elkartasuneko ekonomiari loturiko gaiez zein albisteez-eta ageri dugun jarreraren berri.

Unean-unean Fiare Banca Eticaren berri jasotzeko: albiste-buletinera harpidetu zaitezke; Twitterren jarraitu diezagukezu; eta Facebook orrialdean ‘atsegin dut’ sakatu.

Argibide gehiago gura izanez gero, guregana jo zenezake edo, bestela, Lurralde Ekimeneko Taldeetako tokian tokiko bazkideengana.

 

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil