Pribatutasun lege-oharra | Fiare Banca Etica

Pribatutasun lege-oharra

Fiare Banca Eticako webguneak dokumentazio osoa eskaintzen du produktu, zerbitzu eta bankuaren estruktura operatiboaren inguruan, albiste eta esteka erabilgarrietaz informatzen dizu ekonomia sozial eta solidarioaren arloan dabiltzan irabazi asmorik gabeko erakundeak ezagutzeko.
Horregatik ohar hau irakurtzea gomendatzen dizugu, publikatutako materiala eta egile-eskubideak egoki erabiltzeko.
Honi buruzko informazio gehiagorako, bisitatu “Erabilera terminoak” orria.
Banca Etica ez da arduraduna tokian edo lotutako beste webguneetan publikatutako materialen akats edo ez-egiteengatik; beraz, Banca Eticak ez du erantzungo webgunean kontsultatzearen ondorioz egon daitezkeen kalteengatik.  Webean dauden marka eta logoak Banca Eticarenak eta taldeko edo taldearen sareetako gainerako elkarteenak dira. Beraz, debekatuta dago beste edozein tokitan edo komunikabideetan erabiltzea Banca Eticaren aurretiazko idatzizko baimena izan gabe edo marka eta logotipoen jabe diren elkarteen baimenik gabe.

“Fiare Banca Etica” izena eta “Fiare Banca Etica” duen beste edozein marka ezingo dira erabili beste webguneetan internet helbideetan edo helbide horien zati bezala, Banca Eticaren aurretiazko idatzizko baimenik gabe.
 

Web orri hau zure zerbitzura dago.
196/03 LEGEA (pribatutasunaren babesa) Banca Eticak zure pribatutasuna babesten du eta gehienezko konfidentzialtasuna bermatzen du zuk emandako datu pertsonalen erabileran, eta honako helburuetarako bakarrik erabiliko dira: zure eskaerak kudeatzeko, legeak ezarritako beharrei erantzuteko edota eskainitako zerbitzuak hobetzeko estatistikak egiteko. 
 

Gehienezko konfidentzialtasuna.
Bankuaren eremuan edo Banca Etica taldea osatzen duten erakundeen artean bakarrik zabaltzen ditu Banca Eticak zure datuak, italiar Kode Zibilaren 2359 artikuluaren arabera. 
 

Zure datuak ziur daude.
Banca Eticak zure datu pertsonalak webguneran bitartez jasotzen ditu eta segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duten aplikazio informatiko eta telematikoen bidez prozesatzen ditu.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil