Azkenean oporrak! Eguneroko ohiko errutinatik ihes egiteko egun batzuei esker, aukera izango duzu buruak eta gorputzak atseden hartzeko, ondoren zure egunerokoari berriro heltzeko eta normaltasunera lasaiago itzultzeko. Udako oporrak planifikatzen ari bazara, abiatu aurretik, gogoratu zure ordainketa-tresnak egiaztatzea eta zurekin telefono zenbaki erabilgarriak eramatea (ezustekoetarako).
Zordunketa-txartela ere prestatuta al dago atzerrian erabiltzeko?
Fiare Banca Eticaren kreditu-txartela mundu osoan onartzeko prestatuta dago, baita online ere, VISA zirkuituari esker.
Garrantzitsua! Joan aurretik…
Zure kreditu-txartelaren muga aldi baterako handitu beharra duzu?
Online bankako postontziaren bidez, kreditu-txartelaren muga handitzea eskatu ahal izango duzu, oporretan izan ditzakezun gastuetarako.
Zer egin zure txartela lapurtuz edo galduz gero?
Lapurretagatik/galtzeagatik zure txartelak blokeatzeko, deitu 912 586 609 telefonora (00 34 aurrizkia, atzerritik deitzen baduzu), eta jakinarazi txartela galdu duzula edo lapurtu dizutela. Une horretan bertan baliogabetuko dugu zure txartela. APParen bidez ere berehala blokeatu dezakezu zure txartela.
Deskargatu APPa eta izan dena eskura
Zure gastuak mugikorretik zuzenean kontrola ditzakezu, Fiare Banca Eticaren APPa deskargatuta! Hemen eskuragarri:
Apple denda >
Google Play denda>
Bestelako zalantzetarako edo galderetarako
Kontsulta ezazu galdera ohikoenak atala.
Zure segurtasuna, garrantzitsuena
Segurtasuna gai garrantzitsua da. Are gehiago udan, ugaritu egiten baitira iruzurrak eta lapurretak. Horregatik, Fiare Banca Eticak hainbat neurri ditu komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzeko eta Internet bidez egiten dituzun transakzioetan datuak babesteko.
Baina segurtasuna zure esku ere badago. Informa zaitez gure neurriak eta gomendioak atalean.
Photo by Austin Schmid on Unsplash
FEBEA 2025en urteko topaketa Thunen: bi egun mendien eta gogoeten
01.12.2025
Fiare Emakume Taldearen lehen topaketa presentziala
27.11.2025
Kapital soziala argi eta garbi azalduta. Zergatik interesatu beharko litzaizuke?
21.11.2025
Egin bat aldaketarekin Change Makers mahai-jokoarekin!
18.11.2025
Finantza etikoek ia 300 milioi bideratu zituzten 2024an trantsizio energetikora
17.11.2025
Aita Mari-k 10 urte bete ditu
14.11.2025