Bartzelona, 2026ko urtarrilaren 27a — Fiare Banca Eticak eta Coop57k lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Grup ECOSek Bartzelonan duen lokalaren erosketa finantzatzeko. Eragiketa horrek, finantza-babesa emateaz gain, indartu egiten du bi erakundeek duten konpromiso historiko bat: kooperatiba-sarea indartzekoa eta ekonomia eraldatzailerako azpiegitura sendoak sortzekoa, alegia.
Fiare Banca Eticaren eta Coop57ren arteko aliantzak ederki sinbolizatzen du, berriro ere, zer-nolako ahalmena duten finantza etikoek ekonomia errealaren beharrei elkarrekin irtenbideak emateko. Indarrak batuta, bi erakundeek erraztu egiten dute erreferentziazko proiektuek, hala nola Grup ECOSek, beren egiturak sendotu eta epe luzerako jarraipena bermatu ahal izatea, jabetza kolektiboko eta kudeaketa demokratikoko ereduen bidez.
Elkar-lankidetzarako eta sustraitzeko gune bat
Polo Cooperatiu Grup ECOS jardun partekaturako espazio bat da, non gizarte- eta ingurumen-balioak sustatzen dituzten proiektuek bat egiten duten. Polo hori, espazio fisikoa izateaz gain, sinergien dinamizatzailea da: eguneroko jardunaren bidez eredu ekonomikoa eraldatzeko lan egiten duten erakundeen artean ezagutza trukatzea eta aliantza estrategikoak sortzea errazten du.
Higiezina eskuratzea funtsezkoa izan da higiezinen arloko egungo presioaren ondorioz taldeak beste leku batera aldatu beharrik ez izateko. “Akordioari esker, auzoan gera gaitezke”, nabarmendu du Nusos Cooperativako Eli Mirallesek. L’Apòstrof-eko Adrià Rieradevall-ek, berriz, hau gehitu du: “Lokala erosteko aukera izan dugu, alokairua izugarri ari baitzen igotzen; erosi ez bagenu, alde egin beharko genuen”.
Inpaktua eta ibilbidea
Grup ECOS 2011n eratu zen, eta gaur egun erreferentea da ESSeko sektorearen artikulaziorako. Gaur egun 16 erakunde bazkidek osatzen dute; horiek 213 pertsonarentzako enplegu egonkorra sortzen dute eta 5.200 bazkide kontsumitzaile baino gehiago biltzen dituzte. Urrats berri horrekin, taldea funtsezko azpiegitura gisa sendotu da helburudun ekimenen hazkunderako, kide berriak sartzeari atea zabalik utzita.
Eragiketa horrekin, Fiare Banca Eticak eta Coop57k erakutsi dute banku kooperatiboa eta finantza-zerbitzu etikoak funtsezko tresna politiko eta ekonomikoak direla etorkizun kolektiboa eraikitzeko, jasangarritasunean eta guztion ongian oinarrituta.
Finantzek bakearen eraikuntzan duten zeregina
29.01.2026
Banka etikoa etxe bihurtzean: ibilbidea Bartzelonan, jada arauak aldatuz doan hirian
22.01.2026
Bakearen aldeko Finantzak”
14.01.2026
La Imprenta: mundua eraldatzeko kultura
11.12.2025
FEBEA 2025en urteko topaketa Thunen: bi egun mendien eta gogoeten
01.12.2025
Fiare Emakume Taldearen lehen topaketa presentziala
27.11.2025