Bazkideen Batzar Orokorrean | Fiare Banca Etica

Bazkideen biltzarra

Bazkideen Biltzarra Banca Eticaren erakunde burujabea da, eta gutxienez laurogeita hamar egun daramatzaten bazkide guztiei dago zabalik.

Banca Etican banakako botoaren printzipioa da nagusi, “bazkide bat, boto bat": pertsona bazkide bakoitzak boto bakarrerako eskubidea du, daukan akzio kopurua gorabehera.
Bazkideen Biltzarra ohiko deialdian batzen da gutxienez urtean behin, baina, aldian behin, ezohiko deialdiak ere egin daitezke.

Estatutuetan ezarritakoaren arabera:

  •  Biltzarra da balantzea onesten duena eta irabazien helmuga erabakitzen duena;
  • administratzaileak eta kontseilariak izendatzen ditu eta horiek baliogabetu;
  • Berrikuspen Batzordeari aurretik kontsulta eginda, ikuskaritza egiteko sozietate bat kontratatuko du, eta hari kontabilitatearen kontrola esleituko dio eta hura baliogabetu
  • administratzaileei eta kontabilitatea kontrolatzeko ardura duen sozietate ikuskatzaileari egokituko zaien ordainketaren zenbatekoa zehazten du;
  • kontseilariei egokituko zaien ordainketaren zenbatekoa zehazten du, 41. artikuluan aurreikusitakoaren arabera;
  • ordainketen zenbatekoa onesten du, bai eta administratzaile - baita kargu bereziak betetzen dituztenak ere-, enplegatu edo mendeko lan-harremanen sozietateari lotuta ez dauden laguntzaileentzako finantza-tresnetan oinarrituta egon daitezkeen ordainketa-planak ere.

Biltzarra garatzeko aukera diren modalitateak Biltzarraren Araudian daude zehaztuta.

 

 

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil