Gure historia | Fiare Banca Etica

Gure historia

Euskal Herrian finantza-etikoetan interesa zuten hainbat talde elkartu, eta 2003an Fiare Fundazioa eratu zuten, banka etiko baterako oinarriak ezarriko zituzkeen herritar mugimendu aktiboa saretzeko. 2005ean Banca Popolare Etica erakundearen agente izateko kontratua sinatu zen, Europa osotik gehien interesatu zitzaien ekimena baitzen gurea, eta hala ekin genion Espainian finantza-bitartekaritza jarduerari

Hainbat urtean, aurrezkia jaso eta kredituak eman, lau sektoretan finantzabidea ezarri eta kapital soziala jasotzen jardunda, 2011n azaldu zen Fiare eta BpE batzeko proposamena, herrialde bietako batzarrek onartu zuten, eta 2013an Fiare Gunea eratu zen Banca Popolare Eticaren barnean. 2014ko udazkenean Fiareren aro berriari ekiten diogu, Banca Popolare Eticaren barruan Gune izanez.

Finantza-erakunde etiko eta kooperatiboa eratzeko ametsa gauzatzen ari da, are Europa mailan, milaka bazkideri esker.

Italian, finantza etikoen lehendabiziko esperientzia bilakatu ziren MAG (Mutue per l'Autogestione) kooperatibak. Kontua ez zen izan lehendabizi diruak batu, eta ondoren zer proiektu finantzatu burutandu, baizik lehenik eta behin zer finantzatu litekeen erreparatu, eta gerora jende prestua aurkitu, maileguan eman zezan enpresa sozialak beharko zukeen osoko inbertsioaren atalen bat.

1990eko hamarkadan, MAG antolakundeak harremanetan jarri ziren kooperazio sozialeko, boluntariotzako eta elkarteen munduko erakundeekin, sektoreotarako finantza proposamen egokia eratzeko xedez. Ekimenak arrakasta izan zuen, eta 1994ko abenduan eratu zen Cooperativa Verso la Banca Etica. 1999an herri-banka bilakatzeko kapital soziala batu zen, eta behin Italiako Bankuaren baimena eskuratuta, Paduan zabaldu zuen lehendabiziko atala. Lurralde Ekimen Taldeei (GIT) esker, apurka-apurka sendotu eta hedatu zen Italia osora, filialak zabalduz eta gero eta herritar gehiago inplikatu eta kapitalizatzera bultzatuz.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil