2015eko azaroaren 28ko Bazkideen Batzar Berezia | Fiare Banca Etica

2015eko azaroaren 28ko Bazkideen Batzar Berezia

Orrialde honetan argitaratuko ditugu 2015eko azaroaren 28an egingo den Bazkideen Batzarrari buruzko dokumentu guztiak. Batzar hori bi egoitzatan egingo da ofizialki lehen aldiz: Italian eta Espainian.

Banca Popolare Eticako bazkideen Ohiko Batzarrerako deialdia. Batzarraren lehenengo deialdia 2015eko azaroaren 27an egingo da, 09:30ean, Padua hiriko (Italia) Via N. Tomaseo 7 helbideko sozietate-egoitzan; Espainian, berriz, Bilboko Santa María kalea 9 helbideko bulegoan egingo da. Bigarren deialdia azaroaren 28an egingo da, 10:30ean, Padua hiriko (Italia) “A. Luciani” Kongresuen Zentroan, via Forcellini, 170/a helbidean, eta Barañainen, Iruñea ondoan, Comunidad de Navarra kalea 2 helbideko aretoan.
[Deskargatu deialdi osoa]

 

KONTUZ!

Arazo tekniko baten ondorioz, bazkide-zenbakirik gabe (CAG) jaso duzu BancanotE “Batzarra - Berezia” aldizkaria.

Datu hori ezinbestekoa da aurre-erregistroa egiteko; beraz, datu hori lortzeko eta zure botoa norbaiten esku uzteko, egin klik hemen. 

 

EGUNEKO AZTERGAIEN ZERRENDA

Hau izango da batzarreko aztergaien zerrenda:

  1. Presidentearen jakinarazpenak.
  2.  Ezohiko adierazpena: Estatutuak aldatzeari buruzko eztabaida.
  3. Ohiko adierazpena: Batzarraren araudia aldatzea.
  4. Galde-eskeak.

PARTE HARTZEKO JARRAIBIDEAK

MATERIAL ERABILGARRIA 

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil