TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Babestu zure burua vishing-etik eta smishing-etik. Jaso al duzu dei edo sms susmagarririk?

Babestu zure burua vishing-etik eta smishing-etik. Jaso al duzu dei edo sms susmagarririk?

Babestu zure burua vishing-etik eta smishing-etik. Jaso al duzu dei edo sms susmagarririk?

Fiare Banca Etican lehentasunezkoak dira zure lasaitasuna eta zure aurrezkien segurtasuna. Zibererasoak mundu osoan hazten ari diren honetan, funtsezkoa da informatuta egotea, garaiz detektatu ahal izateko gaizkileek gure nortasuna ordezteko erabiltzen dituzten iruzurrezko praktikak.

Zer da vishing delakoa, eta nola funtzionatzen du?

Vishing deitzen zaio telefono-deien bidezko iruzurrari; metodo horretan, iruzurgileek bankuko langileak balira bezala hitz egiten diete erabiltzaileei. Haien helburua da zure konfiantza lortzea, segurtasuna transmititzeko eta, engainuen bidez, informazio pertsonala atera edo zure dirua haien kontrolpean dagoen kontu batera transferitzea lortzeko.

  • Alerta seinaleak: Jar ezazu arreta handia deiak urgentzia transmititzen badu edo eskaera ezohikoa bada.
  • Gogoratu: Fiare Banca Eticak ez dizu inoiz eskatuko zure dirua beste kontu batera transferitzeko.

Funtsezko arauak zure gakoei eta datu pertsonalei buruz

  • Sinadura-gakoa: Ez dizugu inoiz zure sinadura-gakoa eskatuko 
  • Erabilera bakarreko kodeak (OTP): Bakarrak eta besterenezinak dira. 
  • Irakurri arretaz egiaztapeneko SMSa, eta egiaztatu ezazu zenbatekoa eta hartzailea zure eragiketarekin bat datozela.
  • Txartelen datuak: Guk ez dizugu inoiz eskatuko zenbaki osoa, CVV kodea edo iraungitze-data 

Smishing

Smishing kanpainek (iruzurrezko testu-mezuak) bankuaren nortasuna ordezten dute. 

  • Ez deitu SMSan emandako zenbakira eta ez erantzun mezuari.
  • Ez eman gakorik, ezta berrespen-koderik ere.

Zer egin, erantzun baduzu edo iruzur baten susmoa baduzu?

Dei bat erantzun eta zalantzarik sortzen bazaizu, eten ezazu berehala eta jarri zuzen harremanetan bankuarekin. Daturen bat eman baduzu edo SMS susmagarriren batekin interakzioren bat izan baduzu, jarri harremanetan, berandu gabe, bezeroaren arretarako gure kanal ofizialen bidez, zure operazio-moduak babesteko.