TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Etika eta kooperatiba

Parte-hartzea eta gobernantza

Lurralde Ekimeneko Taldeak (LET) berriro lortu du helburua

Lurralde Ekimeneko Taldeak (LET) berriro lortu du helburua

Lurralde Ekimeneko Taldeak (LET) berriro lortu du helburua

Maiatzaren 17ko batzarrean erronka handia aurkeztu zen gure oinarri sozialarentzat. Lurralde Ekimeneko Taldeak (LET) mobilizatzeko duten gaitasuna erakustea, bai eta Administrazio Kontseilurako hauteskunde-batzar batean parte-hartze handia lortzea ere. Batzar horretan, presidentea aldatu behar zen, elkarren aurkako bi zerrendekin, proposamen eta banku-eredu desberdinekin.  

Batzar guztiak garrantzitsuak dira, baina halako momentuek inoiz baino gehiago jartzen dute proban gure bankuaren eta gure Balio Eramaileen sistemaren parte-hartze ereduaren indarraldia eta baliozkotasuna. 

2022ko azken batzarra erreferentziatzat hartuta, gutxienez batzar haren % 26ko parte-hartzea berdintzea jarri genuen helburutzat Fiare Banca Etican. Hori lortuta, emaitza bikaina izango zen, zalantzarik gabe.

Bada, hauxe izan zen aurtengo emaitza: 2022ko batzarrean baino 14 puntu gehiago lortu genituen parte-hartzean, hau da, gutxi gorabehera % 40ak hartu zuen parte, botoen errekor absolutua eta egungo zenbaketa-sistema dagoenetik parte-hartzearen ehunekoan errekorra lortuta. Fiare Banca Eticako eremu guztiek ere nabarmen gainditu dituzte partaidetza-erregistro historikoak, eta LETen erdiak baino gehiagok % 50eko partaidetza gainditu dute; kasu batzuetan are hobeak izan dira datuak, % 70etik gorako parte-hartzea lortu baitute eremu horretan. 

Los resultados analíticos de la Asamblea están disponibles en la página web. Se registró una participación récord con 7.055 votantes. De ellos, 5.540 votaron desde Italia, 1.502 desde España y 13 desde otros países.

Hauteskundeen aurretik norbaitek esana zuen Fiare Banca Eticaren oinarri sozialari bizitasuna falta zitzaiola. Erantzuna irmoa izan da. LETek berriro bete du helburua, eta gure eredu parte-hartzailearen indarra erakutsi dute, inoiz baino biziago jarraitzen baitu. 

Ez dago hitzik egindako ahalegina eskertzeko. Eskerrik asko!