Izena emateko eta aurrez erregistratzeko modalitateak | Fiare Banca Etica

Izena emateko eta aurrez erregistratzeko modalitateak

Banka Etikoko bazkide bazara, BARRA KODE BAT DUEN KUPOI bat jasoko duzu BancanotE aldizkariarekin batera. Gorde ezazu kupoia eta erabil ezazu Batzarraren egunean izena emateko edo aurrez erregistratzeko.

BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoia AURKEZTEN EZ DUTEN bazkideek ere aurre-erregistroa egin ahalko dute, eta Batzarraren egunean zuzenean sartu ahal izango dira, betiere beharrezko agiri guztiak aurkezten badituzte eta ilaran pazientziaz itxaroten badute.

2015eko azaroaren 3tik 20ra.

Aurre-erregistroa egiteko, egin klik hemen eta jarraitu urratsei, datuak sarean kargatzeko eta beharrezko agiri guztiak mezu elektronikoz edo postaz bidaltzeko, azaroaren 20ko 17:00ak baino lehen. Hori eginez gero, Batzarraren egunean, azkarrago sartu ahalko zara bazkideen gunean, nahikoa izango baita nortasun-agiri baliodun bat eta aurre-erregistroa egin duzula erakusten duen ziurtagiria aurkeztea.

2015eko azaroaren 28a, Batzarraren eguna

Batzarra egingo den tokira joan beharko duzu, hasi aurretik (09:00etan hasten da), eta eskatu dizkizugun agiriak aurkeztu beharko dituzu sarrerako puntuetan

Oharra
Ilarak ahalik eta laburrenak izan daitezen, eta batzarra abiatzea errazagoa eta azkarragoa izan dadin, eskuordetzak edo ordezkariak dituzten bazkideei gomendatzen diegu aurre-erregistroa egin dezatela.

Aurrez behar bezala erregistratzen direnak

Banka Etikoaren mezu elektroniko bat jasoko dute, izena aurrez eman dutela frogatzen duen egiaztagiriarekin. Batzarraren egunean, pertsona horiek agiri hauek baino ez dituzte aurkeztu beharko:

  • Izena eman izanaren egiaztagiria.
  • Indarrean dagoen nortasun-agiria, norberarentzat edo seme-alaba adingabe batentzat, legezko ordezkari edo delegatu gisa.

Nork egin dezake aurre-erregistroa?

Batzarraren egunean sarrerako kontrolean egongo diren pertsona fisikoak sar daitezke webgunean (pertsona horiek euren burua ordezka dezakete, edo beste baten legezko ordezkari, delegatu, prokuradore edo beste izan daitezke).

Nola funtzionatzen du aurrez erregistratzeko zerbitzuak?

  • Aurre-erregistroa egiteko, jo hona, AURRE-ERREGISTROA atalera, eta kasu egin jarraibideei. Bazkide-zenbakia eskura izatea komeni da (zenbaki hori BancanotEren helbidea duen txekean inprimatutako barra-kodea duen kupoian dago), bai eta IFZ ere (identifikazio fiskaleko zenbakia). Ordezkaritzadun izen-emateen kasuan, ezinbestekoa da eskumena eskuordetu duen bazkidearen bazkide-zenbakia izatea.
     
  • 2015eko azaroaren 3tik 20ra (17:00ak arte) egongo da aurre-erregistroa egiteko aukera. Behin baino gehiagotan sar zaitezke webgunera agiriak igotzeko eta prozesu osoa bukatzeko. Prozesua bukatu eta baieztatu (bidali) ondoren, ezin izango da aldaketarik egin. Geroago beste eskuordetzerik egongo balitz, zuzenean joan beharko da batzarrera sartzeko kontrol-guneetara, agiri guztiekin, batzarra egiten den egunean bertan.
     
  • Aurkeztu beharreko agiriak aurrez erregistratzean igo ahalko dira webgunera; bestela, era hauetakoren batean bidali beharko dira, prozesua amaitu eta berehala:
    • Mezu elektronikoz (agiri eskaneatuak, PDF formatuan), assembleasoci@bancaetica.com helbidera.
    • Posta ziurtatuz, hartu-agiriarekin, helbide honetara: Banca Popolare Etica - Ufficio Relazioni Culturali e RSI - Via N. Tommaseo, 7 - 35131 Padova (Italia). Edonola ere, agiriak 2015eko azaroaren 20ko 17:00ak baino lehen jaso beharko ditugu.
  •  
  • Bankak jasotako agiriak egiaztatuko ditu:
    - Agiriak onartzen baditu, mezu elektroniko bat bidaliko da aurrez erregistratzeko webgunean adierazitako helbidera. Mezu horretan aurre-erregistroa egin dela adierazten duen egiaztagiri bat bidaliko da (horixe aurkeztu beharko da sarreran Batzarraren egunean).
    - Agiriak falta badira, bazkidearekin harremanetan jarriko gara, falta direnak aurkez ditzan.
    - Agiri guztiak jasotzen ditugunean, mezu elektronikoz bidaliko dugu aurre-erregistroa egin izanaren egiaztagiria.
    - Agiriren bat falta bada edo zehatza ez bada, bazkidea ezingo da Batzarrera sartu; salbuespen bakarra barra-kodea duen eskuordetzaren kupoia da (beste formatu bateko boto-eskuordetze batekin ordezka daiteke).

Egin aurre-erregistroa hemen.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil