MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK – IZAN ZAITEZ BEZERO | Fiare Banca Etica

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK – IZAN ZAITEZ BEZERO

Nork ireki ahal du Fiare Banca Eticaren kontu korronte bat web zerbitzu honekin?

Kontu korronte bat irekitzea web zerbitzu honen bidez hauei zuzendua dago:

  • Pertsona fisikoak
  • 18 urtetik gorakoak
  • Bezero berriak
  • Espainiako lurraldean bizi direnak

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut kontua irekitzeko?

Kontu korrontea Izan zaitez bezero zerbitzuaren bidez irekitzeko prozesuan, honako datu hauek eman beharko dituzu:

  • NAN espainiarra / Atzerritar Identifikazio Zenbakia (AIZ) (gehi pasaportea edo zure herrialdeko identifikazio-agiria)
  • Beste banku bateko IBAN zenbakia lehenengo diru-sarrera egiteko zure kontu berrira

Kontu bat ireki ahal dut titular bat baino gehiagorekin?

Por el momento no es posible abrir una cuenta con más de un titular mediante este canal. Si quieres abrir una cuenta con más de un titular, ponte en contacto con: info@fiarebancaetica.coop

¿Puedo abrir la cuenta si no tengo DNI español, pero sí otro documento de identidad como pasaporte y NIE?

Oraingoz ezin da titular bat baino gehiagoko konturik ireki kanal honen bidez. Titular bat baino gehiagoko kontu bat ireki nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin hemen: info@fiarebancaetica.coop

Zein da kontua irekitzeko gutxieneko diru-kopurua?

Kontua irekitzeko gutxieneko diru-kopurua 300 eurokoa da*
*Jakinarazten dizugu ezen, azaroaren 23ko Ordainketa-zerbitzuei eta finantza-arloko premiazko beste hainbat neurriri buruzko 19/2018 Errege Lege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, sartutako diru-kopurua blokeatuta egongo dela agindua jaso ondorengo lehen 56 egunetan, eta handik aurrera erabili ahal izango duzula.

Nola irekitzen da kontu korrontea?

Irakur itzazu Kontu Korrontearen ezaugarri eta baldintza nagusiak, eta informazio-dokumentuak, hemen: http://www.fiarebancaetica.coop/hagase-cliente
Klikatu “Kontua Ireki” botoia eta hasi prozesua.

Hasierako inprimakia bete ondoren, zer egin behar dut?

Zure eskaerari buruzko informazio gehiago duen posta-mezua itxoin behar duzu.
Dokumentuak beteta iritsiko zaizkizu posta arrunta edo posta elektroniko bidez – zure aukeraren arabera – zuk sinatu eta atzera itzul ditzazun 15 egun igaro baino lehen. Epe horretan itzultzen ez badituzu, prozesua berriro hasi beharko duzu.
Dokumentazio hori jaso ondoren, zuk adierazitako diru-kopurua igorriko da zure finantza-entitatetik zure Fiare Banca Eticako kontu berrira. Diru-kopuru hori jasotzen denean kontua irekita dagoela onetsiko da.

Kontratua bete ondoren nora igorri behar dut?

Guri itzuli behar diguzu dokumentazio guztia, 15 eguneko gehieneko epean, ondoko bide hauetako batetik:

  • Mezulari bidez, deitu 91 803 34 44 telefonora eta mezulari bat doan pasatuko da dokumentazioa jasotzera, esleitzen dizuten bezero-kodea eta kontratatzeko eskaera-zenbakia adieraziz.
  • Posta bidez: dokumentazioa igorriz ondoko posta-kutxa honetara: Posta-kutxa zk. 14 -F-D., 28760, Tres Cantos, Madrid.

Prozesua bukatu ondoren, noiz hasi ahal dut eragiketak egiten nire kontuarekin?

Prozesua bukatuta, kontu korrontea erabiltzeko hauek beharko dituzu:

  • Internet bidezko bankuaren erabiltzailea
  • Internet bidezko bankuaren kodea / PIN Telefonikoa

biak iritsiko zaizkizu, posta-mezu desberdinetan.

Zenbat denbora behar da kontua irekitzeko?

Prozesuak, guztira, zure kontua web bitartez eskatzen duzunetik gakoak jaso arte, 15 egunetik hilabete bat bitartean iraun dezake.

Zer egin behar dut bazkidearen baldintzak aplikatu daitezen nire kontuan?

Kontua aktiboa duzunean, eta akzioak erosi dituzunean, bulegoan eskatu behar duzu bazkidearen baldintzak aplikatzeko zure kontu korronteari.

  • Helbide honetara idatziz: info@fiarebancaetica.coop
  • Mezua bidaliz Internet bidezko bankuaren postontzi birtualaren bidez

Bezeroa izateko, bazkide izan behar dut?

Ez, baina produktuen baldintzak desberdinak dira. Fiare Banca Etica kooperatiba bat da, eta baldintza onuragarriak erreserbatzen ditu bere bazkideentzat.

Nire nomina, pentsioa edo subsidioa helbideratu ahal ditut?

Bai. Nahikoa da zure IBAN zenbakia komunikatzea.

Gasa, ura, elektrizitatea eta halakoen ordainagiriak helbideratu ahal ditut?

Bai. Espainian 2014az geroztik ari garenez lanean, gerta daiteke entitate batek bere kobrantzak Fiare Banca Eticaren kontra igortzen dituen lehenengo aldian zailtasunak izatea, bere zerrendak eguneratu ez dituelako. Jarri kontaktuan Sukurtsalarekin arazo hori konpontzen lagun diezazuten: www.fiarebancaetica.coop/contacto

Nire kontuan helbideratu ezin dudan kargu motarik ba al dago?

Leihatila behar dutenak, adibidez isunak ordaintzea, tokiko zergak.

Laguntzarik behar al duzu?

Laguntza behar baduzu alta emateko prozesuan:

  • Klikatu hemen
  • Edo deitu 91 258 66 05 telefonora

Alta-prozesua amaitu baduzu eta laguntza behar baduzu idatzi hona: info@fiarebancaetica.coop

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil