MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK – ONLINE BIDEZKO BANKUA | Fiare Banca Etica

MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK – ONLINE BIDEZKO BANKUA

 

Zein dira zure erabiltzailea eta pasahitza Internet bidezko bankura sartzeko?

  • Erabiltzailea kode alfanumeriko bat bakarra da (FIXXXXXX formatuarekin) aldatu ezin dena (beti bera da) eta kontu korrontea irekitzen duzunean jasotzen duzuna. Beharrezkoa da online bankurako sarbidea izateko.
  • Sartzeko pasahitza ere kontu korrontea irekitzeko unean jasoko duzu, baina hau bai aldatu beharko duzu online bankura lehenengoz sartzen zarenean.

Bi kode horiek (erabiltzailea eta pasahitza) gehi zure identifikazio zenbakia (NA edo AIZ) beharrezkoak izango dituzu zure Internet bidezko bankura sarbidea izateko.

Nola sartuko naiz lehenengo aldiz Internet bidezko bankura?

Europako PSD2 segurtasun arautegia betez, 2019ko irailaren 9tik, Internet bidezko bankura egingo duzun lehenengo sarreran, zure pasahitza sartzeaz gain, zure mugikorrera bidaliko dizugun SMS kode bat ere sartu beharko duzu.
Prozesu hori, segurtasun arrazoiengatik, hiru hilabetetik behin errepikatuko da, zure online bankura sartzeko ohitura duzun edo ez, berdin-berdin.

Eta nire erabiltzailea ahazten badut? Nola berreskuratu ahal dut?

Gurekin kontaktuan jarri behar duzu telefonoz, doako zenbaki honetan: 900 897 963
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30etara eta 14:30etatik 17:00etara.

Eta sartzeko nire pasahitza ahazten edo blokeatzen badut?

Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu klikatu esteka honetan pasahitza berreskuratzeko.
Pasahitza blokeatu baduzu, eta beraz, erabiltzailea ere bai, klikatu esteka honetan erabiltzailea blokeatu bazaizu.
Laguntza behar baduzu jarri gurekin kontaktuan 900 897 963 doako telefonoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara eta 14:30etatik 17:00etara.

Nola aldatu ahal dut nire pasahitza?

Sartzeko pasahitza aldatu nahi baduzu, Internet bidezko bankuan egin dezakezu, menu honetan: zerbitzuak > gakoak aldatzea > pasahitza aldatzea

Zer da sinadura-gakoa?

Sei zenbakiko kode numeriko bat da, sms mezu batez jasoko duzuna kontu korrontea irekitzen duzun unean, eta Internet bidezko bankuaren bitartez egiten dituzun eragiketa guztiak sinatzeko aukera emango dizu. Adibidez, transferentziak bidaltzea, eperako gordailuak kontratatzea, alertak aktibatzea, etab.

Eta nire sinadura-gakoa aldatu nahi badut?

Kode hori aldatu nahi baduzu, Internet bidezko bankuan egin dezakezu, menu honetan: zerbitzuak > gakoak aldatzea > sinadura-gakoa aldatzea.

Eta nire sinadura-gakoa ahaztu badut?

Sinadura-gakoa ahaztu baduzu, Internet bidezko bankuan berreskuratu ahal duzu, menu honetan: zerbitzuak > gakoak aldatzea > sinadura-gakoa eskatzea

Zer da pin telefonikoa?

Pin telefonikoa 4 digituko zenbaki bat da, Internet bidezko bankura sartzeko pasahitzarekin batera jasoko duzuna, bezero-alta hartzen duzun unean.
Telefono bidezko bankura sartzeko zenbakia da, eta telefono bidezko zerbitzu horretan egin ahal izango dituzu Internet bidezko bankuan egiten dituzun zenbait eragiketa (ez guztiak); gainera, online bidez egiten dituzun eragiketetarako eta kontsultetarako laguntza teknikoa eskainiko dizu. Gure kanpo-hornitzaile informatikoak eskaintzen duen zerbitzua da.
Telefono bidezko bankuaren zenbakia honako hau da: 913 346 780, eta arreta-ordutegia, astelehenetik larunbatera 8:00etatik 22:00etara

Nola kudeatu ahal dut titulartasun partekatu bat?

Kontu korronte batean alta emateko prozesua titular bakarrekoa da. Kontua sortu ondoren, beste titular bat gehitu nahi bada, aurrez aurre egin behar da

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil