FAQS -APP | Fiare Banca Etica

FAQS -APP

Non deskarga dezaket Fiare Banca Eticaren app-a?

Banca Eticaren aplikazioa zuzenean deskarga dezakezu zure sakelako telefonoan (App Store, Play store). Aurkitzeko, bilatu "Fiare Banca Etica", eta jarraitu deskargarekin.

Zer egin dezaket APP-arekin

Internet bidezko bankako eragiketa berberak kudea ditzakezu (txartelak eskatu, aktibatu edo desaktibatu, saldoa ikusi, transferentziak egin, etab.), gordailu berriak kontratatzea eta kapital soziala erostea izan ezik, horiek Internet bidezko bankatik egin beharko baitituzu.

Nola sar naiteke APP-ean?

Banca Eticako bezeroak
Hasi saioa Internet bidezko bankako zure baimenekin (sarbide-kodea eta pasahitza). Aukera ematen duten gailuetan, onarpen biometrikoa aktiba dezakezu (TouchID/Fingerprint eta Face ID).

Oraindik ez al zara bezero?

Zure posta elektronikoarekin erregistratuz has dezakezu saioa.
Bezero ez direnek ezin dute banku-atalera sartu. Aktibatzeko, online kontu bat ireki behar duzu lehenik eta behin: www.fiarebancaetica.coop

Aplikazioa doakoa al da?

Bai, Fiare Banca Eticaren aplikazioa doakoa da.

Zenbateko kostua dute aplikazioan egindako eragiketek?

Aplikaziotik egiten dituzun eragiketek online bankatik egindakoen kostu berbera dute. Aurkitu baldintza ekonomikoen xehetasunak tarifen liburuxkan.

Fiaretik hurbil, zugandik hurbil