TESTUAREN TAMAINA
KONTRASTE HANDIA (ARGIA)
KONTRASTE HANDIA (ILUNA)
ERABILI DAITEZKEEN LETRA-MOTAK

Segurtasuna

Zure dirua, zure datuak eta zure komunikazioak direnean, garrantzitsua baino gehiago da segurtasuna: ezinbestekoa da. Seguru egon zaitezke.

Horregatik, Fiare Banca Eticak neurri ugari ditu zure komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzeko eta Internet bidez egiten diren transakzioetan datuak babesteko.

Baina zure esku ere badago segurtasuna. Informa zaitez gure neurriak eta gomendioak atalean.

Segurtasuna Internet bidezko Bankan

Banka Interneten badakigu beharrezkoa dela Erakundearen eta gure bezeroen artean informazio-trukea bermatzea. Horregatik, segurtasun-neurriak ditugu komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzeko.

Sarbide segurua 

Gure erabiltzaileak Bankan Internet bidez sartzean lehentasuna du segurtasunak. Horregatik, https protokolo-sistema seguruaren babespean bidaltzen ditugu zure pasahitzak, online iruzur-saiakerak minimizatzeko.

Internet bidezko Bankako bezero berriei sarbide-gakoak ematen zaizkie: erabiltzailea, pasahitza eta PIN telefonikoa, eta horiek beharko dituzte eragiketak segurtasun-berme handienarekin berresteko.

  • Erabiltzaile-zenbakia: Gako pertsonala eta besterenezina.
  • Identifikazio-agiria: IFZ/AIZ.
  • Pasahitza: Sistemak automatikoki sortzen duen gakoa da. Bezeroak aldatu egin beharko du ruralvían sartzen den lehen aldian. Komeni da pasahitz hutsalak edo erraz asmatzeko modukoak ez erabiltzea.
  • Pin telefonikoa: Bezero bat 902 310 902 telefono-zenbakiaren bidez ruralvía Banca Telefónica zerbitzuarekin harremanetan jartzen den bakoitzean, bere ruralvía erabiltzailearekin, bere identifikazio-agiriarekin eta PIN telefonikoarekin identifikatu beharko du.
  • Internet bidezko Bankaren bidez hainbat transakzio egin daitezke. Zure eragiketak segurtasun osoz baieztatzeko, sistemak eskatzen duen sinadura-koordenatua sartu beharko duzu.

Segurtasun-maila handiagoa eskatzen duten eragiketa jakin batzuek, transferentziek adibidez, autentifikazio bikoitzeko sistema beharko dute: kode bat jasoko duzu SMS bidez eta hura sartu beharko duzu eragiketak amaitzeko.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Telefono bidezko Arreta Zerbitzuarekin

Oinarrizko gomendioak

Zure segurtasunagatik, oinarrizko gomendio hauei jarraitzea iradokitzen dizugu:

1. ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA GAKO PERTSONALAK ETA BESTERENEZINAK DIRA. Segurtasuna bermatzeko, datu horien konfidentzialtasuna gorde behar da. Komeni da pasahitz hutsalak edo erraz asmatzeko modukoak ez erabiltzea, eta hirugarrenei ez ematea.

2. EZ EMAN DATU PERTSONALAK EDO FINANTZARIOAK ingurune seguruan ez bazaude eta konfiantzazko hornitzaileak ez badira.

3. EZ EMAN ZURE GAKOAK ETA ZENBAKI SEKRETUAK Fiare Banca Eticakoarenak ez diren inguruneetan, ezta kanal alternatiboak erabiliz (posta elektronikoa, telefonoa, etab.) Fiare Banca Etica gisa identifikatzen direnean ere, proposamen engainagarriak, sustapenak eta opariak eskainiz edo akats teknikoak daudela esanez, gakoak aldatzera behartzen dutenean gaur egungoak eskatuta.

4. EZ DUZU ONARTU BEHAR EZEZAGUNENGANDIK DATORREN DOKUMENTURIK EDO ARTXIBORIK edo jatorri fidagarria ez dutenik. BIRUS arriskutsuak sartzeko bidea izan daitezke, oso kaltegarriak zure sistema eragilearentzat. Garrantzitsua da birusen aurkako sistema bat instalatzea, erabiltzea eta aldian-aldian eguneratzea.

Segurtasun-bermea 

Zure kontuan sartzeko informazioa zifratua doa SSL erabiliz 128 bitetan. Gaur egun, webgune bateko datuak babesteko sistema indartsuena da, eta Verisignek emandako ziurtagiri batek bermatzen du.

Internet bidezko Bankaren pantaila gutxienez bi zatitan banatua dago: goiko aldea, goiburua barne hartzen duena, eta beheko aldea, han sartu behar dituzu zure sarbide-gakoak, eta, ondoren, hantxe azalduko da Internet bidezko banka-zerbitzuak eskainitako informazioa. 

Goiko aldeak ez du SSL protokoloa erabiliz bidaiatuko zure ordenagailura, ez baitauka informazio konfidentzialik. Hala, transferentzia-abiadura handiagoa lortzen da, eta hartan dauden irudiak nabigatzailean bertan gorde daitezke.

Beheko aldeak SSL protokoloa erabiliz bidaiatzen du. Beraz, identifikatzeko eskatzen den informazioak eta zure finantza-produktuei buruzko informazioak modu seguruan bidaiatzen dute.

SSL erabiliz bidaiatzen ez duen lan-esparru baten barruan daude (FRAME) bi aldeak, eta horregatik ez duzu giltzarrapoa itxita ikusten Netscape nabigatzailearen barruan. 

Nola egiaztatu zure orria segurua den?

Internet bidezko Bankan sartzean, zure segurtasunerako egiaztatu behar duzun lehenengo gauza da:

  • Web helbidearen orria https den. Azken “s” horrek esan nahi du konfiantzazko webgunean zaudela zure finantza-kudeaketak egiteko; izan ere, zerbitzari seguruak https bidez hasten dira, eta ez http bidez.
  • Nabigatzaileen azken bertsioetan, barrak giltzarrapo baten ikonoa erakusten du eta helbide-barra berdez nabarmendua dago. Horrek esan nahi du orria blokeatua dagoela hirugarrenen bistaratzeko saiakeren aurrean, eta horrek pribatutasuna ziurtatzen du.

Helbide-barra gorriz nabarmendua ageri bada, ez fidatu orri horrekin, iruzurrezkoa izan baitaiteke. Zure nabigatzailearen azken bertsioa erabiltzen ez baduzu, baliteke helbide-barra nabarmenduta ez agertzea.

Nola egiaztatu segurtasun-ziurtagiria?

Web orriaren segurtasun-ziurtagiriak egiaztatzeko, eremu seguru batean sartzean ageri den giltzarrapoaren ikonoa sakatu behar da, eta ziurtagiriaren iraungitze-data eta domeinua indarrean daudela egiaztatu.

Eraso ohikoenak

Iruzur mota ohikoenek (birus informatikoak, phisinga, etab.) nola funtzionatzen duten jakiteak Interneten segurtasun handiagoz nabigatzeko aukera emango dizu. Aholku eta neurri batzuk eskainiko dizkizugu horrelako erasoen biktima ez izateko.

Phisinga

Ez erantzun inoiz Internet bidezko zure Bankako pasahitza eskatzen duten mezu elektronikoei!

Azken aldi honetan ugaritu egin dira hainbat finantza-erakundetako bezeroei posta elektronikoaren bidez iruzur egiteko saiakerak. Phishinga da gehien erabiltzen den formetako bat.

Iruzur-teknika horren bidez, hainbat metodo erabiltzen dira identitatea ordezteko (finantza-erakunde batena, esaterako), eta hartzaileei eskatzen zaie beren gako sekretuak, datu pertsonalak eta finantza-produktuen informazioa formulario faltsuetan sar ditzaten, gero gordetzeko eta erabiltzeko.

Ordezkapen hori SMS, telefono-dei, posta elektroniko eta web-orri edo laster-leihoen bidez egin daiteke. Posta elektronikoz egiten da gehienetan. Haren bidez, esteka bat sakatzeko eskatzen zaie bezeroei. Banku-erakundearen jatorrizkoa simulatzen duen webgune faltsu batera eramango ditu esteka horrek. Iruzurrezko webgunera konektatzean, datu finantzarioak edo pertsonalak eskatuko zaizkie. Horregatik, EZ erantzun zure ruralconfirming-pasahitza, zure finantza-txartelen datuak eta abar eskatzen dituzten mezu elektronikoei.

Iruzurrezko ekintza horiek Guardia Zibilaren edo Polizia Nazionalaren esku jartzen dira haien berri izan bezain laster, iker ditzaten.

Horren harira, gure bezeroek jakin behar dute Fiare Banca Eticak EZ dituela inoiz eskatzen, eta ezta eskatuko ere, gakoak edo zure produktuen datuak, txartel-zenbakia, esaterako, ez posta elektronikoz, ez telefonoz, ez aurrez aurre. Eragiketak baimentzeko kodeak Internet bidezko Bankaren ingurune seguruaren barruan bakarrik erabili behar dira. 

Iruzur egin nahi digun mezu bat detektatzeko egin behar diren galderak laburbilduko ditugu ondoren:

  • Edukia susmagarria al da? Kontuz ibili banku-erakundeetatik datozela dioten zalantzazko mezuen aurrean, hala nola arazo teknikoak direla-eta zure kontua blokeatu edo ezeztatu egin dela, egin ez duzun transferentzia bat ezeztatu dezazula, ez dagokizun ordainketa bat itzuli behar duzula, etab.
  • Zuzen idatzia al dago? Testuan akatsak badaude, hala nola akats semantikoak, sinbolo arraroak dituzten hitzak, gaizki idatzitako esaldiak, etab., pentsatu agian ez dela fidagarria mezua.
  • Mezua pertsonalizatua al da? Zure erakundeak badaki zure izena. Komunikazio anonimoak jasotzen badituzu, “Erabiltzailearentzako jakinarazpena” edo “Lagun maitea” edo horrelakoak jartzen dituztenak, erne jarri behar duzu.
  • Presaka zerbait egin behar al da? Denbora txikian erabaki bat hartzera behartzen bagaitu, ez da seinale ona. Egiaztatu zure erakundearekin presa hori benetakoa den ala ez.
  • Esteka benetakoa al da? Begiratu estekaren testua bat datorren adierazten duen helbidearekin.
  • Nork bidali du mezua? Mezua @gmail.com edo @hotmail.com moduko postontzi batetik jaso baduzu, erne ibili!
  • Zer informazio mota eskatu dizute? Zure bankuko produktuei buruzko datuak eta datu pertsonalak eskatzen badizkizute (telefono mugikorra, IFZ, etab.), iruzurrezko mezua izan daiteke.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.osi.es eta http://www.incibe.es orrietara jo dezakezu. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bermatuak dira, eta gomendioak, gidak eta doako tresnak eskaintzen dituzte seguruago nabigatzeko.

Zalantzarik izanez gero, ez eman inolako finantza-daturik eta jarri berehala harremanetan bezeroei arreta emateko gure zerbitzuarekin.

Smishinga

Phishing tradizionalaren aldaera bat da smishinga, eta mezu elektronikoak bidali beharrean SMS mezuak erabiltzen ditu.

SMS mezuak mugikorrera bidalita, erabiltzailea konbentzitzen saiatzen dira iruzurrezko orrialde bat bisita dezan edo telefono-zenbakiren batera dei dezan, banka elektronikoaren gakoak, finantza-datuak (txartelaren zenbakia eta PINa, esaterako) edo informazio pertsonala eskuratzeko. Beste helburu batzuk ere izan ditzakete: produktu edo zerbitzu faltsuak saltzea, gailu mugikorra birus batekin infektatzea, etab.

Hona hemen Smishingen adibide batzuk:

  –  Deitu iezaguzu berehala 9X XXX XXX telefonora, zure kontuan berriki izandako murrizketa bat dela-eta. Mila esker.
  –  Bidal iezaguzu honako dokumentazio hau: zure koordenatu-txartelaren eta banku-txartelaren kopia, eta idatzi PINa ere, XXXXXXXXXXXXXXXXX postara.
  –  Bezero agurgarri hori, zure segurtasunagatik blokeatu egin dugu zure VISA txartela. Desblokeatzeko, sartu lehenbailehen XXXXXXXXXXXX webgunean eta egin adierazten diren urratsak. 24 ordu dituzu.

Hona hemen Smishingaren biktima ez izateko oinarrizko aholku batzuk:

  • Ez sartu SMS bidez iristen den inolako estekara, batez ere igorlearen telefono-zenbakia ezagutzen ez baduzu.
  • Ez eman erabiltzaileak, gakoak, bankuko datuak edo datu pertsonalak SMS bidez. Datu horiek eskatzen dizkizun mezu bat jaso baduzu, ez fidatu eta jarri harremanetan zure erakundearekin.
  • Informa zaitez erabiltzaileei iruzur egiteko erabiltzen diren teknika eta modalitateei buruz.
  • Ez gorde informazio pertsonalik edo bankuko informaziorik zure mugikorrean, hala nola kanal anitzeko bankan sartzeko gakoak, sinadura-koordenatuak, txartelaren PINa, etab. Birusek iruzurgileei transmiti diezazkiekete datu sentikor horiek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.osi.es eta http://www.incibe.es orrietara jo dezakezu. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bermatuak dira, eta gomendioak, gidak eta doako tresnak eskaintzen dituzte seguruago nabigatzeko.

Zalantzarik izanez gero, ez eman inolako finantza-daturik eta jarri berehala harremanetan bezeroei arreta emateko gure zerbitzuarekin => LINKa  numeri utili orrialdera

Birus informatikoak

Birus informatikoak dira erabiltzailearen ordenagailuan, tabletan edo smartphonean instalatzen diren programak, jabearen baimenik gabe edo jabeak jakin gabe, helburu maltzurrekin, hala nola informazioa lapurtzea edo suntsitzea.

– Birusen ondorioak:
· Informazioa ezabatzea
· Informazioa lapurtzea
· Nortasuna ordezkatzea
· Galera ekonomikoak

– Kutsatutako gailuen sintomak:
· Eragiketak mantsoago egitea
· Programak exekutatzeko eta kargatzeko denbora gehiago behar izatea
· Espazio librearen murrizketa puntuala eta/edo iraunkorra justifikaziorik gabe disko gogorrean eta erabilgarri dagoen RAM memorian.
· Memorian programa ezezagunak agertzea

– Sarbideak:
· Helbide elektronikoa
· SMSa
· Kanpoko biltegiratze-gailuak (USB memoriak, disko gogorrak, memoria-txartelak, etab.)
· Fitxategiak deskargatzea
· Webgune “maltzurrak”
· Sare Sozialak

– Babes-neurriak:
Birusek ez kutsatzeko, komeni da hainbat neurri hartzea:
· Izan zaitez zuhurra webgune ezezagunak bisitatzean, eta zaindu fitxategien edo programen deskargak.
· Ez biltegiratu eta ez exekutatu zure gailuan programarik, baldin eta ez baduzu ezagutzen haien jatorria.
· Eguneratua eduki zure sistema eragilea azken eguneraketekin.
· Bilatu beti https://aurrizkia webgunearen helbidean.
· Erabili birusen aurkako sistema, “suebakiak” (Firewall) erantsita, eta “espioien aurkako” (Spyware) sistema, eta beti eguneratuta eduki.
· Egiaztatu kanpotik jaso dituzun dokumentuak (posta elektroniko, diskete, download eta abarren bidez) antibirusarekin.
· Ez exekutatu inoiz posta elektronikoz edo SMS bidez iritsi zaizun programa bat eta ez jarraitu esteka bat arraroa iruditzen bazaizu, eta ez hartu parte kate-mezuetan.
· Informazioa funtsezkoa da arriskuak identifikatzeko eta haiei aurre egin ahal izateko. Saiatu dabiltzan mehatxuen berri izaten.
· Bisitatu aldian behin erabiltzen dituzun programen fabrikatzaileen segurtasun-orriak.
· Egin segurtasun-kopiak maiz, datu garrantzitsuak galdu ez daitezen.
· Erabili segurtasun-tresnak (mehatxu ezagunak eta/edo gertatutako gorabeherak ezabatzeko neurriak edo segurtasun-pluginak nabigatzailearentzat:
    Laster-leihoak blokeatzeko programak.
    Bannerrak blokeatzeko programak.
    Spamaren aurkako programak.
    Iruzurraren aurkako programak.
· Erabili sen ona. Kontuz ibili susmagarria dirudien edozerekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.osi.es eta http://www.incibe.es orrietara jo dezakezu. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bermatuak dira, eta gomendioak, gidak eta doako tresnak eskaintzen dituzte seguruago nabigatzeko.

Zalantzarik izanez gero, ez eman inolako finantza-daturik eta jarri berehala harremanetan bezeroei arreta emateko gure zerbitzuarekin.