Sareen Sarea da horietako bat. Erakunde horrek Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeak biltzen ditu, 15 sare, eta gure bankuarekin edukitako harremana nola bizi izan duen kontatuko digu. Mikelek hitz egin dugu. Hura da sarearen koordinatzailea, eta sarearen helburua, berriz, gizarte justuago, solidarioago, bateratuago eta parte-hartzaileago bat lortzea eta lankidetzan jardunez proposamen eta aukerak eraikitzeko gaitasun handiagoa izatea, gizarte humanoago bat lortzeko.
Zuen eguneroko jarduerarako banku bat aukeratu behar duzuenean, zeri begiratzen diozue?
Sareen Sarearen kasuan, alde batetik, hirugarren sektoreko elkarteok ditugun finantza-beharrei erantzutea, eguneroko kontuak online egiteko erraztasuna eta zalantzak edo kontsultak egin ahal izateko bankuak eskaintzen duen arintasuna hartu ditugu kontuan; bestetik, oso kontuan izan dugu gure hornitzaileak, kasu honetan banku batek, Euskadiko hirugarren gizarte sektorearen balioak eta identitatea partekatzea.
Eguneroko martxan, zein zerbitzu ari zarete erabiltzen?
Gaur egun, aurrezki-kontu baten erabilerari lotutako zerbitzuak, online bankua eta diruzaintzako fluxuak bermatu ahal izateko kreditu-lerro bat ari gara erabiltzen
Harremanari buruzko zer balorazio egiten duzue?
Gertukoa, pertsonalizatua eta konfiantzazkoa iruditzen zaigu Fiarerekin dugun harremana.
Nola izan duzue Fiare Banca Eticaren berri?
Fiare Banca Etica Sareen Sareako kide diren ekonomia sozialeko sare batzuetako parte da; aldi berean, Euskadiko hirugarren gizarte sektoreko erakundeak Fiare Banca Etica proiektuko parte dira.
13 Grados: Quan el mar es converteix en comunitat
27.02.2026
L’Economia Social es consolida: Fiare entre les empreses més rellevants del sector
25.02.2026
Assemblea de persones sòcies a Vigo: més enllà d’una assemblea
20.02.2026
Quan l’economia es construeix des del territori
13.02.2026
Fiare i Coop57 impulsen el futur del Grup Ecos
03.02.2026
El paper de les finances en la construcció de la pau
29.01.2026